Ekitaldiz lepo, aisialdi oparoa izango du Oiartzunek maiatzean
Adin eta zaletasun guztietako oiartzuarrek hamarnaka ekintzaz gozatzeko aukera izango dute maiatzeko Oiartzungo Aisialdi Agendan.
![](https://oarsoaldea.hitza.eus/site/files/2022/05/dsc07777.jpg)
Udalak Oiartzungo Aisialdirako maiatzeko agenda argitaratu du honezkero. Herritarrek egitarau oparoa jasoko dute, eta lehen egunetik azkenera arte hamarnaka ekintzen artean aukeratzeko aukera izango dute. Hona hemen, horietako hainbat:
Asteazken eta larunbatero
- Done Eztebe elizara bisita gidatua (aurrez erreserbatuta).
Maiatzaren 6an, larunbata
- Ku Ku LGTBIQ+ literatur festa.
Maiatzaren 13an, larunbata
- Bertso afaria.
- Gatiburen jaialdia.
Maiatzaren 18a, osteguna
- “Black is Beltza II: Ainhoa” filmaren emanaldia.
Maiatzaren 27a, larunbata
- Oiartzungo sagardo eguna.
Maiatzeko aisialdi ekintza guztiak, esteka honetan sakatuta eskuragarri.