Ipar martxa Bizarainera, apirilaren 28an
Urdaburuk Intxaurrondotik abiatu eta Errenteria-Oreretara iritsiko den ibilaldia antolatu du. Izen ematea bezperara arte egongo da zabalik.

Urdaburu Mendi Elkarteak Ipar Martxa irteera antolatu du datorren apirilaren 29rako (larunbata). Intxaurrondotik abiatuko dira, eta 10 kilometrotan Bizarainera igo (San Markos ingurura) eta Errenteria-Oreretara itzuliko dira. Asfaltoaren gainean egingo dute ibilbide osoa.
Intxaurrondora mugitzeko, Galtzarabordako tren geltokian geldituko dira parte hartzaileak, goizeko 08:50ean. Intxaurrondora zuzenean joango direnenentzat 09:00etan finkatu dute hitzordua. Elkarteko kideek ura eta kiroletako zapatilak eramatea norberaren esku egongo dela adierazi dute.
Izen ematea ostiralera arte egongo da zabalik. Hurrengo estekan sakatuta eman daiteke, 943 527 879 telefonora deituta edo egoitzan bertan (astearte edo ostegunetan, 19:00etatik 21:00etara).