Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

Mendizaleak aurki aurre piriniora abiatuko dira

Urdaburu Mendi Elkartak Hueskako hainbat gailurretara irteera antolatu du maiatzaren 13 eta 14ko astebururako. Izena eman daiteke dagoeneko.

Punta Carrero, Cerro de la Collada edo Peña del Sol bezalako gailurretatik igaroko dira.
Beñat Agirresarobe
Errenteria-Orereta
2023/04/21

Honezkero, hainbatetan antolatu du Urdaburu Mendi Elkarteak aurre piriniora irteera. Aurten, bada, maiatzaren 13 (larunbata) eta 14ko (igandeko) asteburuan antolatuko dute txangoa. Autobusa maiatzaren 13an goizeko 07:00etan abiatuko da Alamedatik, eta ordu laurden beranduago igaroko da Aritzetatik.

Mendizaleak Sarsamarcuellotik (Hueska, Aragoi) abiatuko dira larunbatean, eta Peña del Sol (1286 m.), Punta Carrero (1374 m.), zein Don Hueso (1501 m.) gailurretatik igaroko dira. Horrela, Loarrera (Hueska, Aragoi) helduko dira, 15,5 kilometroko eta 900 metro igo beharreko ibilbidea osatu ondoren. Aipatu ibilbidea sei ordutan egitea aurreikusten dute. Behin Loarrera iritsita, mendizaleak autobusez Rigloseko aterpetxera mugituko dira eta bertan egingo dute lo.

Igande goizean, Loarrera itzuli eta bertatik bigarren ibilaldiari ekingo diote: Pusilibro mendira (1595 m.) igoko dira, eta ondoren Cerro de la Collada (1469 m.) kateatuko dute. Bertatik Rasal (Hueska, Aragoi) udalerrira jaitsiko dira. Bigarren egunean 15,5 kilometroko eta 1000 metro igo beharreko ibilbidea osatuko dute.

Antolatzaileek eguneko motxila eramatearekin nahikoa dela iragarri dute. Hain zuzen ere, Rigloseko aterpetxean pentsio erdian igaroko dute gaua; eta, beraz, afari nahiz gosaria jasoko dute. Dena den, lo zakua eramateko eskatu dute. Federatuek txartela eraman beharko dute ere. Irteerak hauentzat 70 euro balioko du, eta federatu gabekoentzat 75 euro. Izena emateko ohiko bideak erabiliko ditu elkarteak: astearte nahiz ostegunetan, egoitzan bertan 19:00ak eta 21:00ak artean, 943 527 879 telefonora dei eginda, edota ondorengo estekan galdetegia beteta.

Irteeraren ezaugarri eta datu tekniko guztiak ondorengo estekan topa daitezke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.