Asteartean, Antxoko Jai Batzordearen batzarra
Bilkura Kultur Etxean izango da, 19:30ean hasita. Herriko festei ekarpena egin nahi dutenei ager daitezela eskatu diete.
2023ko San Fermin Festak prestatzen hasteko batzarrera deitu ditu antxotarrak barrutiko Jai Batzordeak. Asteartean da (hilaren 25ean) bilera, 19:30ean hasita, Kultur Etxean.
Deialdia egin diete batzordeko kideek herritarrei, jaien antolakuntzan parte har dezaten: “Interesa duten guztiak animatu nahi ditugu Jai Batzordearen ekintzat eta jardueren antolaketan parte hartzera, herriko tradizioek eta ospakizun herritarrek jarraipena izan dezaten”.