Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Maiatzaren 7an eta 21ean Etxera Egunak ospatuko ditu Sarek

Urrunketa bukatu bada ere, preso eta iheslariak etxean nahi dituztela aldarrikatuko dute. Horretarako, mendi ibilaldi bat eta bizikleta martxa bat antolatu dituzte.

Mikel Del Val Garcia
Oiartzun
2023/04/22

‘Etxerako bidea gertu’ lemapean ekin zion Sare Herritarrak urteari, urtarrilaren 7an Bilboko kaleak betez. “Nahi baino beranduago” iritsi bada ere, “urrunketaren” bukaera iritsi dela txalotu du Sarek, eta hori “herriko kaleetan” egon direlako izan dela adierazi dute. Euren bidea, baina, bukatu ez dela esan dute, “preso eta iheslariak” eurekin nahi baitituzte, etxean nahi dituzte.

Dena den, etxerako bide hori “oztopatu” nahi duenik badagoela nabarmendu du Oiartzungo Sarek, eta horren adibide direla “gradu erregresioak”. Sareren esanetan, Espetxe zuzendaritzak eta Eusko Jaurlaritzak presoen gradu progresioan aurrera urratsak eman badituzte ere, horietako asko fiskaltzak “atzera bota” dituela salatu dute, eta Juan Manuel Intziarte oiartzuarraren kasua da horren adibide: “Lege arrunta jarraituta, otsailean jasandako iktusaren ondorioz, hirugarren gradua onartuta zion Martuteneko espetxe zuzendaritzak, baina fiskaltzak bere gradua errekurritu ondoren, berriz espetxera itzuli behar izan du”. Horren harira, hilaren 29an, 11:30ean, Donostiako Artzai Onean egingo den agerraldira bertaratzeko deia luzatu dute Sareko kideek.

“Salbuespen legediak” indarrean jarraitzen duen bitartean, presoek bizi duten “eskubide urraketa” salatzen jarraituko dutela ozen esan dute. Joanes Larretxearen kasua ere ekarri dute gogora. Sarek jakinarazi du, nahiz eta Larretxeak Frantzian sei urteko espetxealdia bete, Espainiar estatuak ez dituela “aintzat hartu” urte horiek, eta soilik Espainian betetako zazpi urteak kontabilizatzen dizkiotela baietsi dute. Legedi arrunta aplikatuz gero, Espainiako zazpi urteei Frantziako seiak gehitu behar zaizkiola argitu dute Sareko kideek, “guztira hamahiru urte batuz eta baimenekin etxean egoteko aukerak zabalduz”.

Bi adibide horien harira, bi aldarrikapen nagusi egin ditu Oiartzungo Sarek: gradu erregresioak eta salbuespen legedia gaitzetsi dituzte. Horregatik, bi Etxera Egun antolatuko dituzte maiatzean, 7an eta 21ean.

Maiatzak 7: Elorrietako tontorrera ibilaldia

10:00etan Iturriotz eta Karrikatik abiatuko dira parte hartzaileak. Iturriozko taldeak ‘Gradu erregresiorik ez’ lemapean ekingo dio ibilaldiari; eta Karrikatik abiatzen direnek, aldiz, ‘Salbuespen legediari ez’ aldarrikatuko dute. Bi auzoetatik abiatutako herritarrak Sorondon bilduko dira 11:30ean, eta azken zatia elkarrekin egingo dute, Elorrietako tontorrean ekitaldia egiteko.

Maiatzak 21: Bizikleta martxa herrikoia

Parte hartzaileak 11:00etan bilduko dira Gurutzeko plazan. Bertan bizikletak antolatu eta auzoz auzo joango dira egunari hasiera emateko. 13:00ak aldera, egunari bukaera emango diote herriko plazan.

“Bidea bukatu ez delako eta etxean nahi ditugulako” herritarrei bi Etxera Egunetan parte hartzeko deia luzatu diete antolatzaileek: “Heldu, gazte, familia zein lagun. Pausoz pauso eta pedalkadaz pedalkada aurrera baikoaz, ekar ditzagun etxera!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.