Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

[Galeria eta bideoa] Oreretako XXXV. Sagardo Eguna aurkeztu dute

Sagardoaren festak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu hilaren 29an. Foru plazan egingo da eguneko lehen txotxa, 12:00etan.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2023/04/22

Sagardoaren festak Errenteria-Oreretako kaleak hartuko ditu datorren larunbatean, hilak 29, eta gaur goizean aurkeztu dute Arramendiko magalean herrian tipikoa den egun handia. Oreretako Sagardo Egunaren XXXV. ekitaldia izango da aurtengoa, eta herritarrei kaleak eta plazak betetzeko deia luzatu diete, “euskal giroaz eta sagardoaz” lagunekin eta hurbilenekoekin gozatzeko.

Sagardoaren baitan antolatzen den “egun zorgarria” antolatzeko bidea “neketsua eta trabaz” betea izan bada ere, antolakuntza taldeko kideek azaldu dute lortu dutela eguna ospatzea, eta jaso duten norbanako eta eragileei esker on hitzak helarazi dizkiete.

Ohikoa den bezala, Sagardo Eguna 12:00etan hasiko da Foru plazan egingo den lehen txotxarekin. Bitarte horretan, dultzaineroek, trikitilariek, txistulariek, dantzariek, txalapartariek edota bertsolariek herriko kaleak girotuko dituzte.

Arratsaldeko txotxa, aldiz, 18:00etan izango da Zumardian, eta hainbat sagardogileren azken urteko uzta dastatu ahal izango da bertan. Eusko Labelen eskutik, txahala erreko da, eta hura dastatzeko aukera izango da. Ataungo talogileak ere presente egongo dira Sagardo Egunean, eta kale animazioak etenik izango ez duela iragarri dute.

Sagardoa dastatzeko, edalontzia hartzeko aukera egongo dela oroitu dute antolatzaileek. Edalontziarekin batera, pintxoa, zapia eta sagardotegi batean bazkaltzeko zozketa zenbakia eskuratuko dituzte sagardoaz gozatzera bertaratzen direnek. Zapiari dagokionez, aurreko urteren batekoa berrerabiltzeko deia luzatu dute antolakuntzako kideek.

Omenduak

Urtero bezala, Sagardo Egunaren alde lan egiten duten pertsonak omendu dituzte, haien “lan nekaezina” goraipatzeko. Aurten bi pertsonaren jarduna errekonozitu dute, Juanfer eta Idoia Arbelaitzena, eta haien lana “ezinbestekoa” izan dela nabarmendu dute. Emaitz Muruak bertso bana eskaini die omenduei, baita Sagardo Egunaren antolaketan lanean gogor ari diren kideei ere. Txotxa eginda, bi omenduek sagarrondoa landatu dute Arramendiko magalean, eta hurrengo batean sagasti “eder” horren “uzta bikaina” jasoko dutela zehaztu dute.

Sagardotegi hauen sagardoak dastatu ahal izango dira larunbatean: Alorrenea, Petritegi, Oyarbide, Irigoien, Bereziartua, Eula, Larre-Gain, Goiko Lastola, Otegi, Otsu-Enea, Astiazaran Iruin, Urdaira, Aialde Berri, Gaztañaga, Añota, Aguzkitza, Izeta, Ordo-Zelai, Egi Luze, Eluxeta, Aizkorreta, Donosti, Egiluze Alde, Llindduren Borda, Cidrerie, Toki Alai, Mizpiradi, Aizko eta Mele, Lau Haizetara, Eroski, Altzueta Carrefour, Oiartzungo sagardoa, Super Amara Saizar, Super Amara Zelaia, Lezoko sagardoa, Etxeberria, Olaizola eta Oialume.

_DSC1555
_DSC1555
_DSC1556
_DSC1556
_DSC1557
_DSC1557
_DSC1560
_DSC1560
_DSC1561
_DSC1561
_DSC1562
_DSC1562
_DSC1564
_DSC1564
_DSC1565
_DSC1565
_DSC1566
_DSC1566
_DSC1567
_DSC1567
_DSC1568
_DSC1568
_DSC1570
_DSC1570
_DSC1572
_DSC1572
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea - 1
Babes ezazu Oarsoaldeko eta Bidasoko tokiko komunikabidea – 1

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.