San Juanen hiru domina Euskadiko Batel Txapelketan
Sestaon (Bizkaia) izan da jokoan asteburuan Euskadiko Batel Txapelketa, San Juanen, Hibaikaren eta San Pedroren partaidetzarekin.
San Juango arraunlariak, pozik lortutako emaitzekin. Asteburuan Sestaon (Bizkaia) jokatu da Euskadiko Batel Txapelketa. Bertako ontziei dagokienez, San Juanen, Hibaikaren eta San Pedroren ordezkaritza izan da bertan. Horien artetik emaitzarik esanguratsuenak arrosek lortu dituzte, hori dominaren jabe egin direlako atzo izandako finaletan: nesken kadeteetan eta nesken gazteetan zilarrezkoak, eta mutilen gazteetan brontzezkoa. Bestalde, A finalean laugarren izan zen San Juanen Haur Mailako ontzia.
Eskualdeko gainontzeko batelek larunbateko sailkapen estropadetan ez zuten lortu finaletarako txartelik. Beraz, atzoko kontsolazio estropadetan (B finalak) izan ziren. Hala, kontsolaziokoan, nesken Haur Mailan, Hibaika hirugarren izan zen, eta San Pedro laugarren. Mutilen Haur Mailan, berriz, San Pedrok laugarren postua eskuratu zuen. Nesken Gazte Mailan, Hibaika bigarren izan zen B final horretan, eta mutilen gazteetan San Pedro laugarren.
Batelen lehiaketen aro ofiziala bukatzeko Espainiako Txapelketa falta da. Han egoteko eskubidea lortu dute, Euskadikoan lortutako emaitzen ondorioz, San Juango neska kadete eta gazteek, eta Gazte Mailako mutilek.
Euskadiko Batel Txapelketaren sailkapen ofizialak lortzeko, klik egin hemen.
