Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Donipari eta Antxo AF, bat gora eta bestea behera

Euskal Ligatik Estatuko Hirugarren Mailara igo dira arrosak. Bertan buruz buru arituko dira antxotarren kontra, horiek Bigarren B-tik jaitsi baitira.

Donipariko jokalari eta zaleak, larunbateko garaipena eta igoera ospatzen.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/04/24

8-4 irabazi zion etxean, joan den larunbatean, Doniparik Beti Araba taldeari. Euskal Ligan aurten lehiatu dituzten 24 partidatik 20 irabazi dituzte, baina azken hau ez da gainontzekoak bezalakoa izan, igoerarako zuzeneko txartela eman baitie arrosei.

Sasoia bukatzeko lau jardunaldi besterik falta ez diren honetan, Euskal Ligako gorenean egonkortuta da Donibaneko areto futboleko taldea. Bi puntuko abantaila dute Albardero Rivabellosa bigarren taldearekiko, eta seikoa hirugarren doan Usansolorekiko.

Hiru urtetan hiru koska gora egin dute arrosek. 2023-2024 sasoian Euskal Liga atzean utzi eta Estatuko Hirugarren Mailan arituko dira, bolada on bezain luzea mantentzeko ahaleginetan.

Antxo AF
Estatuko Hirugarren Maila batzuentzat zorioneko eta besteentzat zorigaiztoko kategoria izango da. Izan ere, Donibaneko jokalariak buruz buru arituko baitira bertan datorren denboraldian Antxo AFren lehen taldearen kontra. Azken horiek Estatuko Bigarren B Mailatik jaitsiko dira.

Iaz igo ziren zuri-gorriak kategoriaz, eta gogorra izan zaie mailara egokitzea. Zuten onena eman badute ere, sailkapeneko hamaseitik hamaseigarren da gaur-gaurkoz Pescados Ferreresena. Bi partida besterik ez zaizkie gelditzen; azkena jokatzean, maiatzeko lehen asteburuan, ekidin ezineko patua egi bihurtuko da: Bigarren B Mailatik Estatuko Hirugarren Mailara jaitsiko dira.

Antxoko klubekoek, dena den, badute zerekin mantendu itxaropena. Bigarren taldea Gipuzkoako Bigarren Mailako bigarren postuan dago egun, lehen doan Lauburu Ibarratik hamar puntura. Igoerarako sistema lauko play-off bidez arautuko dute aurten ere; alegia, lehen sailkatuak laugarrenaren kontra jokatuko ditu joan-etorriko partidak, eta berdina bigarren eta hirugarren taldeen artean.

Kanporaketa horiek eramaten dituzten biak izango dira hurrengo denboraldian Gipuzkoako Lehen Mailan arituko direnak. Txartel horietako bat Antxo AF ‘B’-k lortuko balu, elkarren segidako bigarren igoera litzateke talde horrena, iaz ere kategoria bat gora egin baitzuten.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.