Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Ereintzako emakumeak, Euskadiko txapeldun

Pozik dira jokalariak, entrenatzaileak eta Ereintza elkartea osatzen dutenak, eta ez da gutxiagorako, lorpen itzela izan delako errenteriarrena. Jesus Romero entrenatzailearekin hitz egin du HITZAk une gozoaz, eta aurrerantzean dituzten erronken gainean galdetzeko. Izan ere, epe laburrean, mailaz igotzeko kanporaketa izango dute.

Ereintzako Senior Emakumeak. Argazkia: Ereintza
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/24

Ereintzako Emakume Seniorren taldea Euskadiko txapeldun da. Pozik dira jokalariak, entrenatzaileak eta Ereintza elkartea osatzen dutenak, eta ez da gutxiagorako, lorpen itzela izan delako errenteriarrena. Jesus Romero entrenatzailearekin hitz egin du HITZAk une gozoaz, eta aurrerantzean dituzten erronken gainean galdetzeko. Izan ere, epe laburrean, mailaz igotzeko kanporaketa izango dute.

Hunkituta azaldu da Romero gidatzen duen taldeko emakumeen garaipenarekin. Duela hiru urte heldu ziren taldera entrenatzaile bera eta Urko Elustondo –bigarren entrenatzailea da–, eta ez zutela helmuga txapel hori lortzea aitortu du: “Ikaragarri pozik gaude lortutakoarekin. Duela hiru urte hartu genuen taldea ari garen bi entrenatzaileak eta delegatua epe erdiko proiektu batekin, hirugarren urtean lanaren uzta jaso dugu. Jokatzera atera garenean aurten, helburua ez zen txapeldun izatea, lehiatzera ateratzea baizik, eta goian egotea taulan. Aurrera egin ahala, gero eta gertuagoa ikusi dugu aukera hori, eta azkenean txapeldun izatea lortu dugu”.

Igoera fasea helduko da orain; maiatzaren 12, 13 eta 14an jokatuko da, eta ez dakite oraindik non jokatuko ote den: “Uste dut aste honetan jakingo dugula jada”. Romerok aitortu du Errenteria-Oreretan jokatzea eskatu duela Ereintzak, “uste dugu klubarentzat, emakumeentzat, emakumeen kirolarentzat zein zaleentzat garrantzia berebizikoa izango duela. Urte asko dira Errenterian ez dela emakumeen igoera fase bat jokatzen, eta gizonetan hamabi urte pasa dira jada jokatu zenetik igoera. Oarsoaldeko emakumeen kirolarentzat oso positiboa izan daitekeen zalantzarik ez dugu igoera fase hori hemen jokatzea”.

Horren harira, jokalari gazteenak hartu ditu aintzat, “haientzat oso garrantzitsua da , haur eta kadeteentzat oso garrantzitsua da ikustea badutela talde bat eskura, gertu”.

Igoera fasera begira zein aukera ikusten dituzten galdetuta, zintzo erantzun du Romerok, “orain arte bezala, gure helburua lehiatzera ateratzea izango da. Ez dugu helburua mailaz igotzea, lehiatzea baizik orain arte egin dugun bezala, eta horrekin igoera lortzen badugu, ongietorria”. Lehia horretan arerio izan ditzaketen taldeei begira ere mintzatu da entrenatzailea, “oraindik ez dakigu zein izango diren, baina momentuz ez gara beldur ikusi dugunarekin. Uste dut lehiatzea dugula”, maila berean dauden zalantzarik ez du. Berriro esan du Ereintzakoen entrenatzaileak, “helburua gozatzea da, eta lortzen badugu, azkenean, igoera fasea Errenteriara ekartzea ikusleek goza dezatela eskubaloiaz oso intentsuak izango diren hiru egun horiekin gure taldearekin. Igoera lortzen badugu, primeran, baina ez badugu lortzen ere. Gure aldetik gure esku dagoen guztia jarriko dugu partida bakoitzean, baina gure helburua lortuta dugu jada”.

Mezu argia, Romerorena, helburua orain gozatzea eta lehiatzea dute Ereintzako emakumeek.

Igoera lortuko balute, Ereintzakoak Emakumezkoen Zilarrezko Ohorezko Mailan arituko lirateke.

Esker ona

Eskerrak eman dizkie Romerok bide honetan laguntza eskaini dieten guztiei, baita zaleei ere. Hunkituta erakutsi die esker ona entrenatzaileak, “asko kostatu zaigu hona iristea. Taldea hartu genuenean, zazpi jokalarik utzi zuten taldea lan kontuengatik bateragarria ez zutelako, taldea berritu behar izan genuen, beraz, eta oso jende gaztea dugu oraintxe. Gauza asko uzten dituzte bidean eskubaloian aritzeko eta hunkigarria da lorpena”.

Herritarren babesa ere eskatu du, “igoera fasea herrian jokatzea lortzen badugu, herritarrak deitu nahiko nituzke parte hartzera. Lanean jo eta su ari den lantalde bat ikusiko dute emaitza garrantzitsuak lortzeko.

Herriko beste kirol talde batzuk dagoeneko zoriondu dituzte ereintza elkarteko emakumeak. Hala egin dute Hibaika Arraun Elkarteak, baita Touring Futbol taldeak ere.

Zorionak @ereintzaEB!!!! pic.twitter.com/1QQzee4L9r

— HIBAIKA ARRAUN ELKARTEA (@Hibaika) April 23, 2023

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.