Iztieta-Ondartxok hartuko du Pontikaren lekukoa
Larunbatarekin botako dute txupina Diputazio plazan eta astelehenean, Maiatzaren 1ean amaituko dira. Tartean, dantzaldia, txapelketak, Dj saioa, danborrada eta batel estropada ere antolatu ditu Gurekin auzo elkarteak.
Pontika auzoa izan da lehena jaiak ospatzen, oraindik ere ez dira amaitu, izan ere, bihar San Marko eguna dute. Horien lekukoa hartuko du heldu den asteburuan Iztieta-Ondartxok. Larunbatarekin botako dute txupina Diputazio plazan eta astelehenean, Maiatzaren 1ean amaituko dira. Tartean, dantzaldia, txapelketak, Dj saioa, danborrada eta batel estropada ere antolatu ditu Gurekin auzo elkarteak.
Egitaraua
Hilak 29, larunbata
- 19:00. Furiusek Txupina botako du Diputazio plazan. Jarraian Udal Txistularien taldearen eskutik dantzaldia.
- 21:00. Radio Rebelde Coversen emanaldia Diputazio plazan.
Hilak 30, igandea
- 11:00. Gurpil taldearekin ginkana Diputazio plazan
- 12:00. Toka txapelketa irekia (afizionatu eta federatua), Hondarribia kalean.
- 12:00. Haurrentzako toka eta bote txapelketa, Hondarribia kalean.
- 13:00. Tortilla lehiaketa Donostia kalean.
- 13:00. Batel estropada, Sabino Etxabeguren IV Omenaldia Hibaika arraun Elkartearen eskutik.
- 16:30. Trizikloen mugikortasun segurua. Pintura tailerra eta haur jolasak, Gurutze Gorria eta Kromosoma taldearen eskutik. Jarraian haurrentzat txokolate jatea.
- 19:00. Haur pertsonaiekin photocalla Diputazio plazan Elipsis taldearen eskutik.
- 23:30 Badator berbena Dj saioa Jai Tokiren eskutik.
- 00:00. Zezen suzkoa danborradako hainbat partaiderekin batera Diputazio plazan.
Maiatzak 1, astelehena
- 11:00-12:00. Slot jardunaldi irekiak (Escalextric).
- 12:00-13:30. Haurren txapelketa (14 urte) GT Magnetikoekin.
- 16:00-18:00. Turismo txapelketa GT.
- 12:00Danborrada auzoan barrena Gurekin auzo elkartetik abiatuta.
- 16:00. Eskulanen tailerra Sormen Taldearen eskutik Diputazio plazan.
- 18:30. Jaiei amaiera emateko dantza emanaldia Furiusen eskutik, Diputazio plazan. Jarraian jaien amaierako txupina, Diputazio plazan.