[Emaitzekin] Finalerdietan da Kurkubi
Herriko saskibaloi klubeko gizonen taldeak mailaz igotzeko aukera sendoei eutsi die. Finalerdietara iritsi dira.
Kurkubi Lezoskt saskibaloi klubaren gizonen talde nagusiak aurrera urrats sendoa eman zuen atzo (igandea). Batetik, Gipuzkoako 3. Mailako Liga irabazteko final-laurdenetako lehia erraz atera zuen aurrera, Bekoerrotan Oñatiko Aloña Mendiri 82-56 erraz irabazita. Emaitza horrekin liga horretako finalerdietara sailkatu dira lezoarrak, eta finalaurreko hori irabaziko balute, Gipuzkoako 2. Mailarakoa litzateke talde berdea, finaleko bi taldeek (eta hirugarren izango denak) izango baitute eskubidea mailan gora egiteko. Finalerdian Andoaingo Zurrut taldea izango dute aurrez aurre, maiatzaren 7ko asteburuan jokatuko den partidan. Bestelako taldeei dagokienez, Kurkubiren emakumeen Junior taldeak aurrera egin du bere ligako 5 postua eskuratzeko play-offetan.
Futbolean, Allerruko taldeek ez dute asko jokoan euren ligetan (hainbat talde herrialdeko Kopan daude). Eskubaloian ere sasoi bukaera lasaia dute Munttarpen. Areto futbolean, berriz, Gipuzkoako Lehen Mailari eutsi nahi badio azken txanpa ona egin beharko du Gaintxuk, beheko postuetatik hurbil baita; Jaixki (Gipuzkoako Bigarren Maila) ere antzeko egoeran da, baina mailari eutsiko dio.
Jarraian, asteburuan Lezoko kirol taldeek izan dituzten emaitzak.
FUTBOLA
Emakumeen Gorengo Maila, Kopa
- Intxaurdi Allerru-Antigua Luberri 0-6
Gizonen Gorengo Maila
- Hernani-Allerru 2-2
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
- Allerru-Pasaia 1-5
Gizonen Gazteen Gorengo Maila
- Allerru-Urnieta 2-8
SASKIBALOIA
Senior Emakumezkoen Gipuzkoako Lehen Maila
- Vivanta Lezoskt-Bera Bera Inter 58-35
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Yesilan Kurkubi LezoSKT-Aloña Mendi 82-56
Junior Emakumeak Partaidetza
- Erroibide-Kurkubi LezoSKT 31-36
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Egia 27-21
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila, Kopa
- Munttarpe-Txingudi 24-26
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Munttarpek liga bukatu du.
Emakumeen Gazte Maila
- Munttarpek liga bukatu du.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Mondrate-Gaintxu 4-3
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Jaixki-Bilkoin 4-6
