Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Dena ez dago galduta

Partida irabazi zuten gorritxoek asteburuan, baina ez da nahikoa izan mailari eusteko. Hala ere, ez da dena galdua, bi aukera dituzte oraindik Hirugarren Mailara itzultzeko eta horretan jarraitzeko datorren denboraldian, baina guztiak beste taldeek egiten dutenaren menpe.

Touringeko jokalariak. Argazkia: Touring Kirol Elkartea
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/24

Erabakigarria zen asteburuko partida Touringeko Gizonen Hirugarren Mailakoentzat. Irabazi behar zuten, ez zen beste aukerarik mailari eutsiko bazioten. Ez zen hori baina baldintza bakarra mailari eusteko. Arrigorriagako (Bizkaia) Padurak galdu egin behar zuen, eta Azpeitiako Lagun Onak taldeak galdu edota berdindu egin behar zuen. Lanak ongi egin zituzten gorritxoek, eta garaipena poltsikoratu, baina mailan mantentzeko ezinbesteko ziren beste karanbolak, ordea, ez ziren eman.

Padurarekin itxaropenak zituztela esan du Mikel azkune Touring Kirol elkarteko Komunikazio eta Euskara arduradunak, “etxetik kanpo zuten partida eta nahikoa talde indartsuaren aurka. Azkenean berdindu zuten, eta hor joan ziren gure itxaropen guztiak. Gainera, egon ginen 20 minutuan salbatuta, Padura galtzen zihoalako eta espero genuen hala amaitzea partida, baina azkeneko hamar minutuak faltan zirela, gola sartu zuten, eta akabo gure itxaropena”. Momentua gogorra izan zela baietsi du Azkunek..

Touring dagoeneko Gizonen Erregional Ohorezko mailara pasa da, jaitsiera gauzatuta. Ez dago ordea dena galduta. Azkunek azaldu duen moduan, badaude oraindik ere, taldea hirugarrenean mantentzeko bi bidezidor: “Horiek, baina, ez daude jada gure esku, beste taldeekin zer gertatzen den aldatuko da taldearen egoera, eta mailari eusteko aukera emango digu, akaso”.

Hirugarren Mailara itzultzeko aukeretako bat  RFEF Bigarren Mailan ari diren euskal taldeen emaitza da.  Azkunek azaldu duenez, euskal taldeek maila mantentzen badute jaitsierarik gabe, Touring Hirugarren Mailara itzuliko litzateke: “Arriskuan dagoena Beasain da une honetan, beste euskal taldeak taulan ongi kokatuta daude, ez dute arriskurik jaisteko. Hiru jardunaldi falta dira eta hari begira jarri gara orain”. Beasain ez bada jaisten, Touringek Hirugarren Maila mantenduko luke, beraz, baina ez dela erraza nabarmendu du Touringeko zuzendaritzako kideak: “Salbaziotik puntu batera da Beasain baina hiru jardunaldi gogor ditu aurrean”.

Zer gertatzen den, maiatza erdialdera jakingo dute. Beasain jaitsiko balitz ez dago ordea dena galduta, bada beste aukera bat oraindik ere Hirugarren Mailari eusteko. Hirugarren Mailako lehenengo taldea, Barakaldo, mailaz igo da. Play offa jokatuko dute Hirugarren Mailako sailkapen taulan bigarrenetik bosgarren postura arte sailkatutako lau taldeek. Partida horietatik garaile irteten denak, beste herrialde bateko taldearen aurka egin beharko du, eta irabaztekotan igoko litzateke kategoriaz. Hori gertatuta, Touring ez litzateke jaitsiko mailaz. Azken hori ezagutzeko, ekainera arte itxaron beharko dute gorritxoek eta haien zaleek.

Bi aukera oraindik, beraz, Hirugarren Mailara itzultzeko eta horretan jarraitzeko datorren denboraldian, baina guztiak beste taldeek egiten dutenaren menpe.

Zaleei esker ona

Jokalariak une honetan moralki “nahikoa baxu” daudela esan du, bestalde, Azkunek: “Garaipenerako aukera errealak ikusten genituen, eta ongi bete zuten papera jokalariek partida irabazita Urdulizen aurka, baina ez da nahikoa izan”.

Zaleentzat esker on hitzak izan ditu Azkunek, bestalde: “Bi irteera antolatu ditugu autobusez, bai Ondarrra bai Urdulizera eta erantzuna ikaragarria izan da”. Urdulizera bi autobus irten ziren gorritxoak animatzeko. Zaleen jarrera, “txapela kentzekoa” den zalantzarik ez du zuzendaritzako kideak, “hasieratik amaierara jarrera ezin hobea izan dute , zoriontzekoa. Bizitzen ari garen guztia ikaragarria izan da, Barakaldoren kontra etxean jokatutako partidan zelaian izan genuen betekada ez dugu bizi azken hamarkadan; gainezka bete genuen Fanderia, jendea oso aktibatuta ikusten dugu eta benetan poztekoa da”.

Atzera begirada ere egin du Azkunek, izan ere, desagertzear zen garai hartan taldea, “hura hartu eta begira non gauden egun”. Emaitzak emaitza, Touring kirol elkarte izatetik harago doala gaineratu du: “Herriko beste eragileekin hartu emana dugu, elkarlanean ari gara. Barakaldo herrian izan zenean jokatzen, Juneren hegoak elkarteak hamar urte bete dituela baliatuta aitortza egin genion. Oso kontuan ditu halakoak, ez gara kirol klub hutsa. Touring elkartea kirola baino gehiago izatea nahi dugu, eta horretarako lanean ari gara”.

Ereintzako emakumeak zoriondu

Ez du Azkunek amaitu nahi izan Ereintzako Emakume seniorren taldea zoriondu gabe. Emakumeen Senior Liga lehen postuan amaitu dutelako: “Harro sentiarazten gaitu Ereintzako emakumeen lorpenak, herriko talde bat delako. Aupa Ereintza!”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.