Familientzako capoeira tailerra antolatu dute ostiralean
Irekia da tailerra, eta helburua, Familia Laguna programa ezagutzera ematea eta herriko hainbat jatorritako bizilagunen arteko elkargunea sortzea da.
Familia Laguna programaren barruan capoeira tailerra egingo dute ostiralean Koldo Mitxelena ikastetxeko jolastokian. Irekia da tailerra, eta helburua, Familia Laguna programa ezagutzera ematea eta herriko hainbat jatorritako bizilagunen arteko elkargunea sortzea da. Tailerra Saioa Aldeia de Bambas elkartearen eskutik egingo dute. Jarduera bitartean, haurrek eta helduek musika, gorputz mugimenduak eta arte martziala biltzen dituen kirol praktikarekin esperimentatzeko aukera izango dute.
Parte hartzea mugatua izango denez, aldez aurretik izena eman beharko da posta elektronikora idatzita.
Elkarrekin Koop txikiak kudeatzen du Familia Laguna programa eta Errenteriako Udalak diruz laguntzen du. Udalerriko Haur eta Lehen Hezkuntzako sei ikastetxeetan dago martxan, eta beste herrialde batzuetatik Errenteria-Oreretara heltzen diren familiei harrera egokia egitea, familien artean hurbileko harremanak eraikitzea, eta euskara sustatzea du helburu.