Lekuona Fabrika zabalik asteburuetan ikasleentzat, maiatza eta uztaila artean
Ikasgela gisa soilik izango da zabalik espazioa asteburuetan maiatzetik uztailera, ez da beraz, bestelako zerbitzurik eskainiko.
Udal Biblioteka zabalik izango da asteburuetan maiatzaren 6tik hasi eta uztailaren 9ra bitartean. Lekuona Fabrikan kokatutako espazioa ikasgela gisa erabili ahal izango da soilik, beraz, ez da bestelako zerbitzurik eskainiko: ez da liburu mailegurik, ezta ordenagailurik erabiltzeko aukerarik izango ere. Hori horrela, soilik bigarren solairua erabili ahal izango da.
Zerbitzua eskaintzeak Lekuona Fabrikaren egungo ohiko ordutegia zabaltzea suposatuko du. Ohiko ordutegiaz gain, larunbatetan 14:30etik 20:00ak arte eta igandetan 09:00etatik 14:00etara ere izango da zabalik.