Sonic Trash eta Petti & Etxeko Uztaren rock elektriko eta gogorra Niessenen
Niessen Kulturguneko auditorioan izango da kontzertua eta sarrerak dagoeneko salgai dira, 10 euroan.
Rock kontzertu elektriko eta indartsua antolatu du Oarsomusikak ostiralerako. Sonic Trash bilbotarrak eta Petti &Etxeko Uzta beratarrak izango dira oholtza gainean 21:00etatik aurrera. Niessen Kulturguneko auditorioan izango da kontzertua eta sarrerak dagoeneko salgai dira, 10 euroan.
Sonic Trash taldea hainbat iturritik edana da eta denetik eskaintzen dute emanaldietan iraganeko rock puruenetik hasi, eta gaurko eta biharko doinuetara antolatzaileek zehaztu dutenez, “sendo eta geldiezin”. Bilbokoen azken lan luzea, Kong Kong Party da.
Pettiren ahotsa berriz, rockaren berme da berez, baita taldearen ezaugarri esanguratsuena ere. Joseba Irazokiren gitarra bihurri eta distortsionatua eta Telletxeatarren erritmoa ere nabarmendu beharrekoa da.