Batzokian egindako pintadak salatu ditu EAJk
EAJren ustez bizikidetza eta elkarbizitza eraikitzen lagundu beharrean gizartearen gehiengoak nahi duen "normaltasuna" oztopatu egiten dute halakoek.
Batzokiaren fatxadan egindako pintadak gogor salatu ditu Errenteriako EAJk. Horrelako ekintzek”demokrazia eta askatasunetik” baino “totalitarismotik eta faxismotik” gertuago daudela esan dute jeltzaleek eta bizikidetzaren alde lanean jarraituko dutela erantsi.
EAJren ustez bizikidetza eta elkarbizitza eraikitzen lagundu beharrean gizartearen gehiengoak nahi duen “normaltasuna” oztopatu egiten dute halakoek: “Nola uztar daiteke bide politiko eta demokratikoen erabilera esklusiboa alderdi politiko baten egoitzaren aurkako erasoekin?. herriak politikan eta demokrazian konfiantza izan dezan, ezinbestekoa da halako jokaerak behin betiko baztertzea. Politikan eta demokrazian denak ez du balio”.