Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

'Euskararen Errioa' euroka osatzeko erronka, martxan

Euroka kilometroko errioa osatzeko erronka jarri du martxan Kilometroak 23k; urrira arte izango da martxan iniziatiba.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/04/26

Aurten Orereta Ikastola antolatzen ari den urte osoko Kilometroak 23 jaiaren barruan, Euskararen Errioa iniziatiba martxan jarri berri dute. Horren bidez, urrira bitartean euroka kilometroko errioa osatzeko erronka gauzatu nahi dute. Kilometro batean, euroko 50.000 txanpon sartzen dira, erronka euroak bildu eta ahalik eta errio luzeena egitea da. Bildutako diru guztia euskararen sustapena helburu duten proiektuetara bideratuko da.

Parte hartzeko hainbat modu jarri dituzte antolatzaileek: modu fisikoa, online, edo bizum bidez egin daiteke ekarpena. Modu fisikoan txanponak jasotzeko propio prestatuta dauden euskarriak sortu dituzte, “Kilometroak dendan dagoen egurrezko errioa eta haren osagarri diren hodi gardenezko ibaiadar mugikorrak. Ibaiadarrak batetik bestera ibiltzeko prestatuta daude eta Sagardo Egunean (hilak 29), Dantzari Txiki egunean (maiatzak 1) eta 12 orduz Erriolan kultur maratoian (maiatzak 6an).

Bizum bidezko ekarpenak berriz, donazioak dira. Aplikazioan sartuta, Kilometroak Kultur elkartea bilatu beharko da. Online ekarpenak, azkenik, webgunearen bidez egin beharko dira bihartik aurrera. Herritarrak, erakunde zein elkarteak erronkarekin bat egitera deitu ditu Kilometroak 23k, “tantaz tanta osatzen da errioa, marearen aurrera atzerako balantzan, itsasorako bidean. Osa dezagun Euskararen Errioa ere modu berean, auroz euro, atzetik aurrera edo aurretik atzera, kilometroa osatu arte. Kiloeruo bat osa dezagun eurometroka”.

Urriko lehen igandean egingo den festaren aurretik, ekitaldi ugari eta askotarikoak izan eta izango dituela Kilometroak 23 jaiak, “Euskal Herri osora begirakoak horietako hainbat”, nabarmendu dute antolatzaileek, eta horien barruan Euskaldunon Egunkariaren itxieraren 20. urteurrenaren harira otsailean antolatutako astea, edota euskara batuari gorazarre egiteko Ikastolen Elkartearekin eta Euskaltzaindiarekin batera antolatutako Batasunaren Bidean giza katea ekarri dituzte gogora; halako gehiago izango direla aurrerantzean hitz eman dute. Kilometroak jaiaren barruan, “ikastolen aldeko hatsa, egiteko modua, urte osoan bizirik eutsiko duten ekitaldiak” sustatu nahi direla erantsi dute, “hori gogoan hartuta antolatu du Orereta Ikastolak 2023ko kilometroak jaiaren urteko egitaraua Erriola leloak zedarritutako bideetan, eta lanerako hiru zutoin nagusi hartuta: komunitatea, euskara eta errelatoaren bidez egindako eskertza. Bide hori jorratzera dator Euskararen Errioa iniziatiba ere”.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.