Hauteskundeetarako mahaiburu eta bokalak asteartean izendatuko dituzte
Ezohiko udalbatzarra egingo dute datorren asteartean, Pasaiako hauteskundeetako arduradunen izen-abizenak zozketa bidez izendatzeko.
Datorren asteko asteartean, maiatzak 2, hilabete horretako azken igandean izanen diren Udal eta Batzar Nagusietarako Hauteskundeetarako Pasaiako mahaiburu eta bokalak izendatuko dituzte. Zozketa bidez egingo dute, ohi bezala, izendapen hori.
Zozketa egiteko ezohiko plenoa deitu dute, eta 09:00etan hasiko da hori. Pasaiako udalbatzan ordezkaritza duten alderdietako zinegotzi bana bertaratu beharko da, eta ez talde osoa. Izan ere, zozketa bat izanik, eta ez udalbatzarraren deliberazio edo erabaki aske bat, ez baita ezinbesteko baldintza legez ezarritako quoruma egotea.