Udal hauteskundeetarako bost zerrenda Lezon
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemosek, eta PPk osatu dituzte zerrendak maiatzaren 28ko bozetarako.
Gaur publikatu dituzte Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, beste askoren artean, maiatzaren 28ko udal hauteskundeetarako herriz herri aurkeztu diren hautagaien zerrendak. Lezori dagokionez, bost dira orotara osatu direnak: EAJrena, EH Bildurena, PSE-EErena, Elkarrekin Podemosena, eta PPrena. Azken bi alderdi horiek egun ez dute ordezkaritzarik Lezori dagozkion hamahiru zinegotzien artean.
EAJk, EH Bilduk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek jakinaraziak zituzten euren zerrendak. PP zen zalantza: Jose Manuel Herzog de Bustos izango da haien alkategaia.