Euskal presoak etxeratzearen aldeko ikurra leihoetan nahi du Sare herritarrak
Euskal presoen etxeratzea bere egin duten herriko hainbat eragile eta norbanakoekin bideoa egin eta sare sozialetan zabaltzen ari da.
Euskal Presoak etxeratzearen aldeko aldarria herriko leiho eta balkoietan nahi du Errenteria-Oreretako Sarek. Ikur eta banderola berria zabaldu du dinamikak, eta horren harira, euskal presoen etxeratzea bere egin duten herriko hainbat eragile eta norbanakoekin bideoa egin eta sare sozialetan zabaltzen ari da, “oraingo egoera berrian ere, indarrak metatzen jarraitu behar dugu”.
Oraingo egoera berrian ere indarrak metatzen. Herriko eragileek banderola berria zabaltzen……
— @oreretaerrenteriasaretzen (@sarexenpelar) April 24, 2023
Denok batera lortuko dugu.#ETXERA pic.twitter.com/AZihqAgwlg