Hauteskundeetarako mahaien zozketa, maiatzaren 3an
Zozketa egiteko ezohiko udalbatzarrean bilduko dira herriko zinegotziak. Mahaietan izango direnei jakinarazpena helduko zaie etxera.
Pasaiako udalean atzo aukeratu zituzten ordezkari sindikalak Maiatzaren 3an, asteazkena, ezohiko udalbatzarrean bilduko dira herriko zinegotziak. Zeregin bakarra izango dute: maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetan Lezon izango diren mahaietako ordezkariak nor izango zozketa egingo dute. 09:00etan da udalbatzarra.
Behin zozketa eginda, egun horretan mahaietan izango direnei etxera jakinarazpena iritsiko zaie.
