[Bideoa eta galeria] Iztieta-Ondartxoko danbor hotsak, Txema Ruiz Muñozen omenez
Iztieta-Ondartxoko jaiek gaur dute azken eguna. Eguerdiko 12:00etan abiatu da danborrada, auzoko kaleak alaitzeko. Aurten baina, danbor hots horiek apirilaren 19an zendu zen Txema Ruiz Muñoz auzotarrarentzat izan dira.
Iztieta-Ondartxoko jaiek gaur dute azken eguna. Eguerdiko 12:00etan abiatu da danborrada, auzoko kaleak alaitzeko. Aurten baina, danbor hots horiek apirilaren 19an zendu zen Txema Ruiz Muñoz auzotarrarentzat izan dira. Ezaguna oso, Iztietako Cafe Orereta tabernako jabea zelako, baita realzale amorratua ere.
Auzokideek omenaldi xume bezain polita eskaini diote gaur. Diputazio plazan amaitu dute danborrada, eta azken pieza, Realaren ereserkia, Ruizi eskaini diote, haren emazteak, seme-alabek, eta hamarnaka bizilagunek, Realaren elastikoak soinean.