32. Dantzari Txiki Eguna egiten ari dira gaur, Ereintza Dantza Taldearen egitasmoz. 380 dantzari elkartu ditu gaurkoak.
Iztieta-Ondartxoko jaiek gaur dute azken eguna. Eguerdiko 12:00etan abiatu da danborrada, auzoko kaleak alaitzeko. Aurten baina, danbor hots horiek apirilaren 19an zendu zen Txema Ruiz Muñoz auzotarrarentzat izan dira.
Jaiaren barruan, urtero bezala edalontziak erosteagatik, zozketarako txartela jaso zuten bertaratutakoek. Zozketa horren zenbaki irabazlea ezagutarazi dute Sagardo Egunaren antolatzaileek.
Euskal Herri osoko zenbait ikasleren artean istorio bakarra sortzen ari dira. Haurtzaroko DBH 3koek egin diote jada ekarpena kontakizunari.
Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak, Touringekin elkarlanean, bihar deitu ditu herritarrak odola ematera.
Prekarietatea, lan eskubideen murrizketa eta pribatizazioak eguneroko ogi izaten jarraitzen dutela salatzeko, martxa antolatu dute gaurko ESK, Steilas, CNT, CGT sindikatuek eta Grupo Oarso Taldeak.
Apirilak 28ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.