Lan eskubideen murrizketa eta pribatizazioaren aurka atera dira kalera
Prekarietatea, lan eskubideen murrizketa eta pribatizazioak eguneroko ogi izaten jarraitzen dutela salatzeko, martxa antolatu dute gaurko ESK, Steilas, CNT, CGT sindikatuek eta Grupo Oarso Taldeak.
Prekarietatea, lan eskubideen murrizketa eta pribatizazioak eguneroko ogi izaten jarraitzen dutela salatzeko, martxa antolatu dute gaurko ESK, Steilas, CNT, CGT sindikatuek eta Grupo Oarso Taldeak. Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, 10:30ean abiatu dira Zumarditik Donostiara bidean. Martxaren buruan, Pribatizaziorik ez, prekarietaterik ez, Langileria batu lemadun pankarta.
Egungo egoerarekin “nazkatuta” daudela esan dute, “egunetik egunera pobrezia indizeak gora egiten du, etxebizitza garestitu, soldatak jaitsierak, pentsiodunen mugimenduak salatzen duen moduan, pentsio duin, justu eta nahikoa ere ez dugu, erosketa saskia izugarri igo da”.
Maiatzaren Lehena, aurten, hauteskunde testuinguruan kokatuta dagoela-eta mezua bidali diete alderdi politikoei: “Utz diezaiotela hainbeste agintzeari, eta ez dezatela beste alde batera begiratu. Langile asko jasaten ari diren prekarietate egoeren erantzuleak dira”.
Donostian martxa handiago batekin bat egin dute 12:00etan.
ESK, Steilas, CNT, CGT sindikatuek eta Grupo Oarso Taldeak irakurketa egin dute Maiatzaren lehenaren harira. Hemen sakatu irakurketa hori osorik irakurtzeko.