Trenbide sarearen kudeatzaileak lizitaziora atera du aholkularitza eta laguntza teknikorako proiektuaren idazketa.
Lezoko Aurresku Txapelketan Mikel Esnaola eta Enara Artola izan ziren garaile euren kategoriatan. Orain, Euskal Herriko txapelaren bila doaz.
12 orduz Erriolan Orereta Ikastolako komunitatea Kilometroak 23ren harira urte osoan zehar antolatzen ari den ekitaldietako bat da. Larunbatean egingo dute–hilak 6–. Programazio osoa urriaren 1ean ospatuko den jaiarekin amaituko da.
Izena ematen dutenen artean zozketa egingo du udalak, tokiak esleitzeko. Matrikula egiteko epea zabalik izango da hilaren 16ra arte.
Errenteria-Oreretan hasiko da bizikleta martxa, eta Oiartzun eta Astigarragatik pasatuko da, Donostian bukatzeko.
Familia zinema egokitua da Bizitu proiektua, eta horren antolaketaren atzean Errenteria-Oreretako bi elkarte daude: Juneren Hegoak eta Mindara. Barraskiloa eta balea filma aukeratu dute igandeko saiorako; 11:00etan izango da Niessen auditorioan.
200 plazako eskaintza da, eta hilaren 19ra arte eman daiteke izena. Uztailaren 2tik 28ra egingo dira udaleku irekiak.
Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 05:00ak arte izango da itxita GI-20 Beraun parean Bilbo noranzkoan seinaleztapen panel berriak jartzeko.
Ostegun nahiz ostiralean, 20:00etan zabalduko dituzte gunearen ateak. Larunbateko egitarauak egun osoa hartuko du.
Larunbatean jasoko du Tomas Garbizu Musika Eskolak instrumentu horrekin trebatzeko bi orduko saioa. Marcos Feijook emango du.
Iñigo Legorburuk bost sari irabazi ditu aste bakarrean. Lana non aurkeztu, saria han. Deban sari bikoitza, Irunen beste bi eta Urnietan bigarren postua.