Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Aisia

320 haur hartuko dituzte Pasaiako udaleku irekiek

Izena ematen dutenen artean zozketa egingo du udalak, tokiak esleitzeko. Matrikula egiteko epea zabalik izango da hilaren 16ra arte.

Adinaren araberako jarduerak antolatuko dituzte uztailean zehar.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2023/05/03

Pasaiako Udaleko Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapen Sailak jakinarazi du jada eman daitekeela izena uztaileko udaleku irekietan. Horretarako aukera hilaren 16an bukatuko da, eta ohartarazi dute ez dela epez kanpoko matrikularik onartuko.

Pasaiako zentroetako Haur Hezkuntzako 3 urteko gelatik Lehen Hezkuntzako laugarren ikasturtera arteko haurrak inskriba daitezke udalekuetan. Alegia, 2013 eta 2019 urteen artean (biak barne) jaiotako pasaitarrentzako da udako eskaintza hori.

Udaleku irekiak uztailaren 3an hasi eta 28an bukatuko dira, eta honakoa izango da ordutegia, astelehenetik ostiralera: 09:30etik 13:00etara, egunero (uztailaren 24 eta 25ean salbu, ez baita udalekurik egongo egun horietan). Arduradunak 10-12 haur bitarteko taldeak osatzen ahaleginduko dira, eta horietako bakoitzari begirale bana egokituko zaio.

Izena emateko xehetasunak
Arestian aipatu bezala, hilaren 16a, asteartea, izango da egitasmoan izena emateko azken eguna. Guztira 320 plaza daude, eta matrikulatutako haurren kopurua hortik gorakoa balitz, zozketa egitea aurreikusi dute tokiak esleitzeko.

Inskribapenak formalizatzeko ordainketa egin behar da aurrez. Zehazki, 79,50 euro ingresatu behar dira, dagokion haurraren izenean, honako kontu korronte honetan: Kutxabank ES55-2095-5400-02-1061652334. Familiaren errentaren arabera hobariak daudela esan dute udaletik.

Behin ordainketa eginda, eragiketaren ordainagiria, haurraren osasun txartelaren kopia, eta izena emateko matrikula orria aurkeztu beharko dira eskaera bideratzeko. Dokumentuak fisikoki aurkeztu nahi dituenak HAZ bulegoetara bertaratu beharko du (San Juango Donibane kaleko 19an; Trintxerpeko Alkateordetzan; edo Antxoko Hamarretxeta kaleko 24 zenbakian). Inskripzioa online ere egin daiteke, udalaren webgunean.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.