Antxoko geltokia berritu ahal izateko azterlana enkargatu du Adifek
Trenbide sarearen kudeatzaileak lizitaziora atera du aholkularitza eta laguntza teknikorako proiektuaren idazketa.
Pasai Antxoko tren geltokia berritzearen aldeko pauso berri bat eman du Adifek. Joan den hilabetean Espainiako Aldizkari Ofizialean argitaratu zuten aholkularitza eta laguntza teknikorako zerbitzuen lizitazioa, 800.000 euroko (gehi BEZ) aurrekontuarekin.
Pasaiako tren geltokiaren zaharberritzearen proiektuari buruzko “alternatiben eta eraikuntza proiektuaren” ikerlana idaztea da lizitazioaren xedea. Azterketa hori egiteko 36 hilabeteko egikaritze epea emango diote esleipendun suertatzen den enpresari.
Trenbide sarearen kudeaketaz arduratzen den erraldoiaren asmoak zeintzuk diren ezjakina bada ere, ikerlana idazteko lizitazioa argitara eman izanak pentsarazi lezake hutsetik hasteko asmoa duela enpresa publikoak. Izan ere, 2019an Izaskun Gomezek geltokia eraberritzeko planen berri eman zuenetik proiekturik idatzi baita obra hori gauzatzeko, eta badirudi bazter utziko direla plan horiek, idazketa berriarekin.
Aurrekariak eta herri mugimenduari buruzko errepasoa erreportaje honetan jaso ditu HITZAk.