GI-20 gauez itxiko dute ostegunean, Beraun parean
Osteguneko 22:00etatik ostiraleko 05:00ak arte izango da itxita GI-20 Beraun parean Bilbo noranzkoan seinaleztapen panel berriak jartzeko.
Gi-20 errepidea itxita izango da bihar —osteguna—22:00etatik , ostiraleko 05:00ak arte Bilboko noranzkoan Beraun parean. Seinaleztapen berriak jarriko dituzte eta lan hori gauez egingo dute. Mozketa zehazki, 0,800 eta 2,400 puntu kilometrikoen artean egingo dute eta Errenteria-Pasaiako bigarren irteera ere itxita izango da. lan horiek, Bidegi Beraun auzoan egiten ari den pantaila akustikoak eraikitzeko proiektuaren barruan sartuta daude.
Gidariek, Oiartzungo 11. irteera erabili beharko dute eta GI-636 errepidetik jarraitu.