Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
EuskaraKultura

'12 orduz erriolan' kultura eta euskara erruz, Orereta Ikastolaren eskutik

12 orduz Erriolan Orereta Ikastolako komunitatea Kilometroak 23ren harira urte osoan zehar antolatzen ari den ekitaldietako bat da. Larunbatean egingo dute–hilak 6–. Programazio osoa urriaren 1ean ospatuko den jaiarekin amaituko da.

Janus Lester Berako taldeak konposatu du Erriola kilometroak 23ko kanta; Jon Maia Soria bertsolariarenak dira hitzak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/03

Hamabi orduz euskara ardatz izango duen kultur maratoiaz gozatzeko aukera eskainiko die Orereta Ikastolak herritarrei Kilometroak 23ren barruan larunbatean. Agirre Lehendakariaren plazak hartuko du 12 orduz Erriolan iniziatiba eta bertan Errenteria-Oreretako zein inguruetako artistek hartuko dute parte 11:00etatik 23:00ak arte. Askotariko egitaraua ondu du Orereta Ikastolak, arte diziplina ezberdinetako hamaika proposamena.

Pozik azaldu dira antolatzaileak programa osatzeko jaso dituzten proposamenekin, eta eskerrak eman dizkiete parte hartzaileei deialdiari emandako erantzunagatik. izan ere, kultur eragileekin batera, modu parte hartzailean antolatu nahi zuen maratoia Orereta Ikastolak, eta horretarako, pasa den hilabetean proposamenak jasotzeko epea zabaldu zuen: “Errenteria-Oreretako zein Oarsoaldeko sortzaileei oholtza bat eskaintzea da asmoa”.

Proposamenak jasota, ondokoek hartuko dute parte 12 orduz Erriolan maratoian: Lur Korta ipuin kontalaria, Herri Arte Eskolako ikasleak, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunea, Beti Prest Dantza taldea, Hola zirkua, Amulleta Danbor kofradia, Orereta Ikastolako ikasle, familia, zein irakasleak, Hiruki Biraka, Edu Magoa, Xenpelar Bertso Eskola, Soinuenea, Concha Rociera, Sageltarrak, Lawless Records, Zilibato records, eta DJ Iker Rodriguez.

Maratoiari ginga jartzeko Janus Lester musika taldeak Kilometroak 23rako konposatu duen Erriola abestia eskainiko du lehen aldiz jendaurrean. Jon Maia Soria bertsolariarenak dira kantaren hitzak. 21:45ean izango da hori. Ondoren, 23:00ak arte kontzertua emango du Berako taldeak.

12 orduz Erriolan Orereta Ikastolako komunitatea Kilometroak 23ren harira urte osoan zehar antolatzen ari den ekitaldietako bat da. Programazio osoa urriaren 1ean ospatuko den jaiarekin amaituko da.

Egitaraua

  • 11:00-11:15: Aurkezpena eta Oreretako gazte sortzaileen emanalditxoa

  • 11:15-11:30: Lur Korta ipuin kontalaria

  • 11:30-12:30: Herri Arte Eskolako ikasleak: Klakea, Orkestra Txiki eta Erromeria

  • 12:30-13:45: Lau Haizetara Euskaldun Topagunearen Kantujira eta Beti Prest Dantza Taldearen Muxikoak

  • 13:00-14:00: Hola Zirkua

  • 14:00-14:20: Amulleta Danbor Kofradia

  • 14:20-14:30: Orereta Ikastolako Familia Laukotea

  • 14:30-14:50: Orereta Ikastolako DBH Banda

  • 15:00-15:30: Orereta Ikastolako LHko ikasle sortzaileak

  • 15:30-16:15: Hiruki festa familian: gimnasia akrobatikoa

  • 16:15-16:25: Edu Magoa

  • 16:15-17:15: Xenpelar Bertso Eskola

  • 16:25-17:15: Soinuenearen turuta tailerra

  • 17:15-17:45: Herri Arte Eskolako ikasleak: Balleta

  • 17:45-18:45: Concha Rocieraren sevillanak

  • 18:45-19:15: Kontzertua: Sageltarrak

  • 19:15-19:25: Iraitz Apezetxearen diabolo saioa

  • 19:15-20:00: Kontzertua: Lawless Records (FDLT, Traydeal, Blueice Davies eta Marc Moleman)

  • 20:00-20:45: Kontzertua: Zilibito Records

  • 20:45-21:45: DJ Iker Rodriguez

  • 21:45-23:00: Kontzertua: Janus Lester eta Kilometroak 23ren abestiaren aurkezpena

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.