2023ko Lesoinu ixteko, ukelele ikastaroa
Larunbatean jasoko du Tomas Garbizu Musika Eskolak instrumentu horrekin trebatzeko bi orduko saioa. Marcos Feijook emango du.
2023ko Lesoinuren ekitaldi gehienak martxoan izan ziren. Baina bat maiatzerako utzi dute: ukelele ikastaroa. Larunbatean egingo dute ikastaro hori, 11:00etatik 13:00etara Tomas Garbizu Musika Eskolan. Marcos Feijook emando ditu beharrezko azalpen guztiak; ukelelea bera ere musika eskolak emango die partaideei.
Plazen muga du ikastaroak, 22 pertsonakoa. Beraz, izen emateekin erne izateko eskatu dute musika eskolako kideek. Horiek egiteko hainbat bide daude: musika eskolan bertan aurrez aurre, 943 52 99 99 telefono zenbakira deituta, edo eskolaren posta elektronikora mezua idatzita. Izena emateko azken eguna hilaren 4a (osteguna) da.
Ukelele instrumentua ezagutarazteaz gain, horrekin kantuak egiten hasteko argibideak emango ditu ikastaroan Feijook, aplikazio informatikoen bidez. “Harmonia, erritmoa, melodia eta ahotsa lantzeko aukera paregabea eskaintzen du ukeleleak”, esan dute.