Ondartxoko pabiloiak eraisten hasi da udala
Behin pabiloiak eraitsita, orubea egokitu eta berrurbanizatzeko garaia helduko da.
Ondartxon, Hibaika arraun Elkartearen egoitza den mataderoaren atzeko pabiloiak eraisten hasi da aste honetan udala. Datozen egunetan amaitzea lanak aurreikusi du Ryde Obras y Servicios SLU enpresak, aurreko egunetan amiantoa kentzen aritu ondoren. Lanak hasi baino lehen, udal langileek, pabiloiak hustu zituzten.
Behin pabiloiak eraitsita, orubea egokitu eta berrurbanizatzeko garaia helduko da. Alzola Construccion SL enpresak egingo du lan hori. Bertan 23 aparkaleku berri egokituko dituzte autoentzat eta baita motorrentzako hainbat ere. Argiztapen berria jarriko dute, gainera.
Udalak 199.634,44 euroko inbertsioa egin du proiektua gauzatzeko.