Irakaskuntza kuota bere gain hartuko du Oiartzungo Udalak datorren ikasturtetik aurrera. Jangela bakarrik ordaindu beharko da.
Landarbaso Abesbatzak Gazteen abesbatzen topaketa antolatu du astebururako. Halako lehenengoa da Errenteria-Oreretan eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gazteria sailaren laguntza izan dute topaketa aurrera ateratzeko.
Herriko hiru zonaldetan egoiliar txartela dutenek bakarrik aparka dezakete ibilgailua 20:00etatik 08:00etara.
Inoizko ikurrinik handiena sortu nahi dute, crowfunding bidez, lasterketan erakusteko. Erabakitzeko eskubidearen aldeko mezua izango du idatzita.
Portuan duten lokala eraistekotan dira, eta oraindik ere ez dute beharrezkoa duten laguntzarik egoitza berria lortzeko.
Eider Mendoza ahaldun nagusirako hautagaiak dio zerbitzua ematen duen enpresarekin negoziazioa "ondo bukatuko dela", eta aurki, sistemaren deskontuez gozatu ahal izango dutela herritarrek.
Behin pabiloiak eraitsita, orubea egokitu eta berrurbanizatzeko garaia helduko da.
Iganderako deitu dute Etxera Eguna. Bigarren dorreoira joango dira parte hartzaileak, 10:00etan plazatik abiatuta.
Asteburuan mahaiak jarriko dituzte, lau barrutietan, koalizioko kideek. Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea hilaren 18ra artekoa da.
Donostia sagardotegian bi pertsonentzako otordua irabazi du Alvarezek.
Hilaren 5 eta 9an pertsonen segurtasuna bermatzeko aholkuak emango dituzte hainbat eragilek, Aiton Bordan bertan.
Hilaren 11n egingo dute elkarretaratzea 18:30ean eta ondoren bi adituk hitzaldia emango dute Xenpelar Etxean.
Oarsoaldeko Eskola Kirola egitasmoaren maiatzaren 6ko ordutegiak eskuragarri daude. Horiek HITZAren webgunetik deskarga daitezke.