Udan euskara eskolak emango dituzte AEKn

Matrikulazio epea zabaldu dute Oarsoaldeko lau euskaltegiek. Eskaintza baliatzeko tokian tokiko euskaltegian eman behar da izena.

Oarsoaldeko AEK euskaltegietako irakasleak.

Euskara eskolak emango ditu, aurten ere, Oarsoaldeko AEK-k. Oarsoaldeko lau euskaltegiak zabalik izango dira hala nahi dutenek euskaran aurrera egiteko. Matrikulazio epea zabalik da.

Aukera zabala ondu dute AEK-ko kideek. Hala, C1 mailako ikastaroa egiteko izen emate epea ekainaren 23ra arte izango da zabalik. Irailean ohiko eskaintzari eutsiko diote (B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaroak dira), eta horietarako uztailaren 7ra arte eman ahalko da izena.

Izen emateen arabera, eskolak goizez edo arratsaldez izango dira, egunean lau orduz, eta astegunetan. Autoikaskuntza egiteko aukera ere zabalik dago, uztailean eta irailean.

Udako ikastaroetan izena emateko, tokian tokiko euskaltegietara joan behar dute interesdunek. Honakoak dira.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.