Lezoko aparkaldi mugatua, martxan
Herriko hiru zonaldetan egoiliar txartela dutenek bakarrik aparka dezakete ibilgailua 20:00etatik 08:00etara.
Lezoko Udalak oroitarazi du apirilaren 26tik dela indarrean Lezoko hainbat zonaldetan ezarritako aparkaldi mugatuaren ordenantza: zonalde horietan, 20:00etatik 08:00etara egoiliar txartela dutenek aparka dezakete bakarrik. Txartelak 10 euroan eskura daitezke (behean informazioa), eta ordenantzak hiru eremutan izango du eragina:
- 1. zonaldea: Tomas Garbizu kalea. Ordenantza honek eragina du kale horretako 1. zenbakitik 20. zenbakia bitarteko tokietan.
- 2. zonaldea: Polentzarrene, Guillermo De Lazon eta Hipolito Gezala kaleak. Ordenantza honek eragina du Polentzarrene kaleko aparkalekuetan (kale hasieratik, Kale Nagusiko 25. zenbakiko garaje sarreraraino), Guillermo De Lazon kaleko aparkaleku guztiak (1tetik 20ra) eta Hipolito Gezala kaleko aparkaleku guztiak.
- 3. zonaldea: Zubitxo kalea eta Elias Salaberria kalea. Ordenantza honek eragina du Zubitxo kaleko aparkalekuetan (23. zenbakitik 37. zenbakira) eta Elias Salaberria kaleko aparkalekuetan (1. zenbakitik 14. zenbakiraino kaleko bi aldeetan).
Esan bezala, txartelek 10 euroko prezioa dute. Horiek eskatzeko hainbat baldintza bete behar dira:
- Lezon erroldatuta egotea eta ibilgailua Lezoko Udalean erroldatuta edukitzea.
- Udalarekin zorrik ez izatea.
- Txartela egiteko eta izapidetzeko gastuei dagokien udal tasa ordaintzea.
- Kotxeko segurua indarrean izatea.
- Oharra: eskatutako baldintzak aldatu ezean, txartela behin onartuta, iraunkorra izango da.
Txartel horiek eskuratzeko hainbat bide daude. Lehena, udal erregistrora joatea da. Internet bidez ere egin daiteke eskaera.