Lezoko Beleak eskrima taldea, bikain eskolartekoan
Eskolarteko liga bukatuta, orain Eskolarteko Txapelketa izango dute eskrima kirolari gazteek ekainaren 3an.
Lezoko Beleak Eskrima Klubeko kirolari gazteek apirilaren 30ean bukatu zuten, Donostiako Pio Baroja kiroldegian egindako jardunaldian, Gipuzkoako Eskolarteko Ligako fase erregularra. Ohikoa den bezala, bikain aritu ziren tiratzaileak. Honakoa da emaitzen laburpena.
- Benjamin Mailan: 5. izan zen Unax Zalla Intxaurrandieta, eta 6. postuan sailkatu zen Helene Millet Martinez.
- Kimu Mailan. 8. izan zen Ekhi Aiestaran Narciso.
- Haur Mailan. Lehena izan zen Eneko Castillo Martinez de Zabarte; eta 6. izan zen Luken Delgado.
- Kadete Mailan. 5. izan zen Gala Amorena Lavado, eta 6. Nico Infante Arranz.
Eskolarteko Liga bukatuta, orain Eskolarteko Txapelketaren txanda iritsiko da. Hori ekainaren 3an egingo dute. Beleak-etik nabarmendu dute Eneko Castillo eta Markel Amat kideek euren kategorietako garaipena lortzeko aukera dutela.
Lezoko Beleak klubak Lezoko Bekoerrota kiroldegian ematen ditu eskolak, eta interesa duten ikastetxeei aukera ematen die zer egiten duten ezagutarazteko. Haiekin harremana egiteko idatzi posta elektronikora.
