Udan euskara eskolak emango dituzte AEKn
Matrikulazio epea zabaldu dute Oarsoaldeko lau euskaltegiek. Eskaintza baliatzeko tokian tokiko euskaltegian eman behar da izena.
Oarsoaldeko AEK euskaltegietako irakasleak. Euskara eskolak emango ditu, aurten ere, Oarsoaldeko AEK-k. Oarsoaldeko lau euskaltegiak zabalik izango dira hala nahi dutenek euskaran aurrera egiteko. Matrikulazio epea zabalik da.
Aukera zabala ondu dute AEK-ko kideek. Hala, C1 mailako ikastaroa egiteko izen emate epea ekainaren 23ra arte izango da zabalik. Irailean ohiko eskaintzari eutsiko diote (B1, B2 eta C1 mailetako azterketak prestatzeko ikastaroak dira), eta horietarako uztailaren 7ra arte eman ahalko da izena.
Izen emateen arabera, eskolak goizez edo arratsaldez izango dira, egunean lau orduz, eta astegunetan. Autoikaskuntza egiteko aukera ere zabalik dago, uztailean eta irailean.
Udako ikastaroetan izena emateko, tokian tokiko euskaltegietara joan behar dute interesdunek. Honakoak dira.
- Lezoko Oroitzene AEK. Telefono zenbakiak: 607 59 88 71 eta 943 51 91 44. Posta elektronikora iristeko, sakatu hemen.
- Oiartzungo Intxixu AEK. Telefono zenbakiak: 607 53 42 63 eta 943 49 39 57. Posta elektronikora iristeko, sakatu hemen.
- Oreretako Xenpelar AEK. Telefono zenbakiak: 607 56 92 00 eta 943 34 02 33. Posta elektronikora iristeko, sakatu hemen.
- Pasaiako Txirrita AEK. Telefono zenbakiak: 607 54 53 81 eta 943 52 55 45. Posta elektronikora iristeko, sakatu hemen.
