Pasaiako EH Bilduk posta bidezko botoa bideratzeko laguntza emango du
Asteburuan mahaiak jarriko dituzte, lau barrutietan, koalizioko kideek. Posta bidez bozkatzea eskatzeko epea hilaren 18ra artekoa da.
Maiatzaren 28ko hauteskundeetan posta bidezko bozka eman behar dutenei laguntzeko mahaiak jarriko ditu EH Bilduk asteburuan, informazioa emateko Lau barrutietan izango dira bilkideak herritarren laguntzarako, horrela banatuta:
Hilaren 6an, larunbata (12:00-14:00)
- Donibanen, Meipin eta Santiago plazan.
- Antxon, Biteri plazan.
- San Pedron, frontoian.
Hilaren 7an, igandea (12:00-14:00)
- Trintxerpen, Azokaren parean.
Alderdikideek oroitarazi dute Pasaian erroldatuta dauden maiatzaren 28an zuzenean bozka eman ezin dutenek aukera dutela posta bidezko bozka eskubidea eskatzeko, hilaren 18ra arte hain zuzen. Correosen bitartez egin behar da eskaera. Horiek eta bestelako guztiak argitzeko, eta laguntza emateko aterako dituzte mahaiak EH Bilduko kideek asteburuan.