Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

lllunbe Arraun Elkartea, desagertzeko arriskuan

Portuan duten lokala eraistekotan dira, eta oraindik ere ez dute beharrezkoa duten laguntzarik egoitza berria lortzeko.

Illunbeko beteranien trainerua, San Pedroko test estropadan. Argazkia: Illunbe AE.
Urko Etxebeste Petrirena
Pasaia
2023/05/04

“Illunbe Arraun Elkartea, klubarekin zerikusirik ez duten arrazoiengatik, desagertzeko arriskuan dago”. Hala adierazi dute arraun elkartearen zuzendaritza batzordeko kideek. 1987an sortutako klubaren agintariek adierazi dute Pasaiako Portu Agintaritzako presidente David Candelariok iazko urrian jakinarazi ziela klubaren egungo instalazioak eraitsiko direla, Kaiko Herrera inguruan egitekoa den bide-azpiegitura berriagatik. Instalazio horiek Portu Agintaritzako jabetzako lokal batzuetan daude. “Klubaren egoera guztiz jasanezina eta bideraezina da”, nabarmendu dute Illunbekoek.

Candelariok esandakoak harridura eta ezinegona sortu zuen arraun elkarteko kideen artean. Gaia bideratze aldera, konponbide eskaera egin zioten Portu agintaritzako lehendakariari: “Hauxe bestetik ez zigun erantzun: ‘komunikatzeko solaskide bakarra Pasaiako Udala da’, haiek arazotik kanpo geratuz”. Illunbekoek esan dute portuan izan duten lokalaren mantenu osoaren ordainketak (ura, elektrizitatea, lokalaren alokairua, udal zergak…) eurek egin dituztela, “enpresa pribatu bat bagina bezala”.

Horrek ahalegin ekonomiko handia suposatu du taldekideentzat, eta udalak nahiz aldundiak emandako laguntza puntualez gain, den-dena haien bizkarrera gelditu da. Hala, Illunbek erabilitako instalazioak eraisteko emandako datatik sei hilabete pasatu direnean, Portu Agintaritzak oraindik ere ez diela inolako informaziorik eman salatu dute Trintxerpeko arraunzaleek.

Alternatibak
Gaiaren berri Pasaiako Udalari eman, eta bi alternatiba eman zizkieten Illunbekoei. Bata Donibaneko Eskabetxeriara joatea, bestea San Pedroko Kalparrara. Bi planteamenduak ez ziren egokiak Illunbeko zuzendaritzako kideentzat. “Lehenik eta behin, ez dugu kluba deslokalizatu nahi. Bigarrenik, ez ditugu beste arraun klubek erabiltzen dituzten udal instalazioak inbaditu nahi, denok ezagutzen ditugu arraunaren berezitasunak. Eta hirugarrenik, bi proposamenetan ez genuke lekurik izango daukagun material guztia gordetzeko”.

Horren aurrean, klubak berak egoitzarako bi proposamen egin ditu. Horietako batek Trintxerpeko pantalanaren eta Aztiko hesiaren artean luke tokia; besteak, Trintxerpeko kaian, lonjaren eraikinetik gertu, eskola nautikoaren parean. “Bigarren aukera udaleko hainbat kiderekin izandako bilera batean sortu arren, azkenean bai udalak zein Portu Agintaritzak ezetsi egin dituzte bi proiektuak”.

Illunbe Arraun Elkarteko kideek ate asko jo dituzte laguntza bila. Horretan ari dira. Adibidez, Pasaiako Udaleko alderdi politikoei, eta arrauneko Gipuzkoako, Euskadiko eta Espainiako federazioei bizi duten egoeraren berri eman nahi diete, gaia bideratze aldera laguntza eskatzeko.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.