[Emaitzekin] Oiartzuni esker, mailari eutsi dio Gaintxuk
Herriko kirol taldeek hainbat partida izan dituzte asteburuan. Horietatik nabarmenenak Kurkubi Lezoskt-en taldeenak, eta Gaintxurenak izan dira, asko baitzuten jokoan. Gaintxuri dagokionez, helburua beteta: areto futboleko Gipuzkoako Lehen Mailan beste sasoi batez jarraituko dute, Euskaldunaren kantxan 2-1 galdu arren, Oiartzunek 3-7 irabazi ziolako Mondrateri. Esan daiteke, beraz, Oiartzuni esker lortu duela mailari eustea Gaintxuk, ligako azken partiden emaitzei erreparatuta bai bederen.
Izan ere, Gipuzkoako Lehen Mailako salbazioa ematen duen sailkapen nagusiko 12. postua bere egin dute lezoarrek, 13. izan den eta jaitsi den Mondratek lezoarren azken emaitza berbera lortu duelako. Mailari eusteko premisa zen bi taldeek, gutxienez, emaitza berbera lortzea, puntuetan berdinduta egon arren, golen aldea Gaintxuren aldekoa zelako. Beraz, Euskaldunaren kantxan galdu arren, Mondratek ere galdu zuelako, ez dute koska bat behera egin lezoarrek.
Jarraian, Lezoko kirol taldeen asteburua zer-nolakoa izan den, emaitzen bidez:
FUTBOLA
Gizonen Gorengo Maila
- Euskalduna-Allerru, 1-1
Emakumeen Gorengo Maila, Kopa
- Allerru Intxaurdi-Irauli Bosteko, 1-3
Gizonen Lehen Erregionala, Kopa
- Allerru-Texas, 1-2
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila, Igoera Fasea
- Yesilan Kurkubi Lezoskt-Zurrut SK, 64-38. Kronika, hemen.
Emakumeen Gipuzkoako Liga
- Ostadar-Vivanta Kurkubi Lezoskt, 57-43.
Emakumeen Gazte Maila, 5-6 postuetarako lehia
- Zast 006-Kurkubi Lezoskt, 63-47
Kurkubiren gainontzeko partiden berri izateko, sartu hemen.
ESKUBALOIA
Emakumeen Gipuzkoako Lehen Maila
- Munttarpe-Irauli Bosteko, HITZAk ez du emaitza lortzerik izan.
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila, Kopa
- Atseden zuen Munttarpek
Emakumeen Gazteen Maila, Kopa
- Atseden du Munttarpek
ARETO FUTBOLA
Gipuzkoako Lehen Maila
- Euskalduna-Gaintxu, 2-1
Gipuzkoako Bigarren Maila
- Jaixki-Ttakun, 3-7