
Gipuzkoako liga amaituta, bertan onenak izan diren dantzariak Gazte mailako V. Aurresku Txapelketa Nagusia jokatuko dute igandean. Bi topagune izango ditu Aurresku Txapelketa Nagusiak: Errenteria-Oreretan ariko dira A eta B saileko dantzariak, eta Legazpin D sailekoak.

Lehen zita aste honetan bertan egin dute. Zazpi andra musika emanaldiarekin gozatzeko aukera izango da. Ostegunean izango da, hilak 11, 19:00etan, XV-XX mende arteko emakumeen kantu, letrak eta bertsoak biltzen dituen musika emanaldia, horien arten Joxepa antoni aranberri Xenpelarren bertsoak.

Hilaren 24an formalizatuko du akordioa Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak. Oraindik ez dute aurreratu noiz izango den martxan.

Garrintzi Abesbatzak eta Kontari Landarbaso Abesbatzak bat egin dute, eta Juneren Hegoak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute ostiralean, hilak 12, 19:00etan hasita.

AHTaren kontrako borrokak 30 urte bete dituelako, ospakizun eta aldarrikapen jarduerak egin zituzten larunbatean.

60 bat lagunek hartu dute Elorrietako tontorrerainoko martxan, bi zutabetan. Hilaren 21ean, bizikleta martxa.

Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan, izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.

Ostiral goizetik da martxan irisgarritasun azpiegitura. Kaleko hirugarren igogailua da, Bekoerrota-Altzate eta Ijurkokoaren ondoren.

Ekitaldiak erosteko aukera zabaldu nahi du udalak. Astelehenero 17:30etik 19:00etara bitartean egongo da txarteldegia zabalik.

OKEko emakumeen talde nagusiak zazpi gol sartu dizkio Gasteizko Aurrerari. Mutilen taldeak 3-1 irabazi dio Hernaniri, eta areto futbolean, 3-6.

Hilaren 16an eta 17an belar bolak biltzeko hondakinak utzi beharko dira, herriko lau auzotako bost puntutan.

Liburuaren bi ale zozkatuko dira HITZAkide eta harpideen artean.

Azkue Literatur Lehiaketako poesiaren atalean saritu dute Iraide Mitxelena Rivero, 'Denboraren txotxongilo omen gara' lanagatik.

Maiatzak 5eko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria 'MUGEN GAINDI' poltsa eta 'BIHOTZEAN GILTZA' termoa da.

Jokatutako partida guztietan alde jarri dute markagailua Ereintzako jokalariek. Futbolean denetarik, bi irabazi , bat berdindu eta hiru partida galdu dituzte Errenteria-Oreretakoek. Areto futbolean, ostikok galdu eta Gamonek irabazi egin du.

Gizonen senior taldeak eta emakumeen kadeteak 2023-2024 sasoian koska bat gorago jokatuko dute, asteburuko garaipenengatik.