Belar bolen plastikoak bilduko dituzte hilaren 18an

Hilaren 16an eta 17an belar bolak biltzeko hondakinak utzi beharko dira, herriko lau auzotako bost puntutan.

belar bolen plastikoak oiartzun 2023Belar bolak biltzeko silo plastikoak jasotzeko egunen berri eman du udalak. Maiatzaren 18an —datorren asteko ostegunean— jasoko dituzte hondakinak, eta nekazari eta abeltzainek aurreko bi egunetan utzi beharko dituzte.

Herriko lau auzotako bost txokotan utzi ahal izango dira plastiko erabili horiek. Honakoak dira:

  • Ergoien: Arbelaitz bidearen sarreran.
  • Gurutze: Bizardia Elkartearen aurrean.
  • Karrika: Gaintzabal bidearen sarreran.
  • Ugaldetxo:
    • Txaparreko zintzilikatzekoen ondoan.
    • Zerradi poligonoko ekarpen gunearen ondoan.

Silo plastikoa hondakinik gabe, sokaz lotua eta gainontzeko sokak ondoan zaku batean uzteko eskatu dute. Zalantzak argitzeko 943 49 03 77 edo 900 491 111 telefonoetara dei daiteke.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.