[Galeria] Presoekiko "salbuespen" legediarekin bukatzeko eskatu du Sarek

60 bat lagunek hartu dute Elorrietako tontorrerainoko martxan, bi zutabetan. Hilaren 21ean, bizikleta martxa.

sare mendi martxa

Oiartzungo Sarek deituta, 60 bat lagunek parte hartu zuten atzo goizean mendi martxa batean.

Bi zutabetan banatu ziren. Alde batetik, Gradu erregresiorik ez! lelopean, Iturriotz eta Sorondo lotu zituzten. Bestetik, Salbuespen legediari ez zioen pankartarekin, Karrikatik atera eta beste taldearekin elkartu ziren toki berean. Elorrietako gainerainoko bidea elkarrekin egin zuten.

Hil honetako lehenengo Etxera Eguna egin zuten; bestea hilaren 21ean izango da. Joanes Larretxea eta Juan Manuel Intziarte herriko euskal presoei ezartzen zaien “salbuespenezko legedia” gelditzeko eskatu zuten.

Izan ere, Sareren esanetan, legedi arrunta aplikatuz gero, “etxean” beharko lukete biek ala biek. Horregatik, “oztoporik” ez dutela onartuko adierazi dute, presoen “etxeratzeko bide” horretan.

Hilaren 21ean, bizikleta martxa

Hilaren 21erako —larunbata— bizikleta martxa antolatu dute. 11:00etan bilduko dira Gurutzeko plazan. Bertan bizikletak antolatu eta auzoz auzo joango dira egunari hasiera emateko. 13:00ak aldera, egunari bukaera emango diote herriko plazan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.