Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Garrintzi eta Kontariren ahotsak, Juneren Hegoak elkartearen alde

Garrintzi Abesbatzak eta Kontari Landarbaso Abesbatzak bat egin dute, eta Juneren Hegoak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute ostiralean, hilak 12, 19:00etan hasita.

Oliveri, Tolaretxipi eta Dorronsoro (eserita) gaur kontzertu solidarioa aurkezteko agerraldian.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2023/05/08

Garrintzi Abesbatzak eta Kontari Landarbaso Abesbatzak bat egin dute, eta Juneren Hegoak elkartearen aldeko kontzertu solidarioa egingo dute ostiralean, hilak 12, 19:00etan hasita. Garrintzi abesbatzak 50 urte beteko ditu, eta urteurren horren harira antolatu du emanaldi solidarioa. Jasotzailea, Juneren Hegoak elkarteak, urteurrena du aurten ere, hamar urte bete ditu bere betebehar garrantzitsuari heldu zionetik.

Gaur aurkeztu dute kontzertua Josetxo Oliberi Garrintzi Abesbatzaren zuzendariak, Maddalen Dorronsoro Kontari abesbatzaren zuzendariak, eta Amaia Tolaretxipik Juneren Hegoak elkartearen izenean.

Juneren Hegoak elkarteko kideak nabarmendu du eskaintza jaso zutela eta gustura, gogotsu jaso zutela kontzertu solidarioaren ideia: “Bidea hasi genuenetik, inoiz ez gara bakarrik ibili, inguruko elkarteak, norbanakoak, enpresak, erakundeak izan ditugu bidelagun. Garrantzi abesbatzak aurten mende erdia beteko du, eta aukera eskaini ziguten kontzertua antolatzeko elkarrekin, Kontari batu zuten proiektura ondoren”. Baietza eman, eta elkarlanean aritu dira ostiraleko emanaldia egi bihurtzeko, “oso positiboa izan da elkarlan hori, eta ostiralean izango dugu hori ikusi eta gozatzeko aukera”.

Esker ona azaldu du zaurgarritasun egoeran dauden, gaixotasunak edo dolu egoera bizi duten Gipuzkoako familiei laguntzeko sarea sortzea, eta haien bizi kalitatea hobetzen lagunduko duten aukerak eskaini ahal izatea helburu duen elkartearen ordezkariak, “oso gustura aritu gara elkarlanean”.

Kontzertuaren nondik norakoak

Oliberik kontzerturako aukeratutako doinuen gainean hitz egin du. Kontzertuaren lehenengo zatian bost obra ezagun aurkeztuko ditu Garrintzi abesbatzak. Bigarren zatian, berriz, Carlos Alberto Irigarai uruguaitarraren Navidad Criolla obra interpretatuko dute. Musika folkloriko kreolearen adierazpen esanguratsua dela lan hori nabarmendu du Garrintziko kideak, “Gabonen narrazio musikatua da, hamabost koru pasartez osatua, euren arteko etenik gabekoa haria ez galtzeko. Erritmo bereziak, kuriosoak guretzat, entzun daitezke lanaren barruan, eta erritmo horien nahasketa eta konbinazioak, lana entzuteko atsegin egiten dute”.

Ezezaguna dela lan hori inguru hauetan erantsi du Oliberik; bere eskutara 2016an heldu zen disko bat eta bertan aurkitu omen zuen, “berehala pentsatu nuen Garrintzirentzat ongi zegoela”. Hortik abiatu zuen bilaketa, asko kostatakoa, sare sozialetan ez zutelako ezer aurkitu. Eresbilera jo zuela laguntza eske kontatu du zuzendariak, eta bertatik Buenos Aireseko Lagunak elkartearekin harremanetan jarri zirela, “partitura bila hasi ziren haiek ere, diskoa agortuta, partitura ere, egon zitekeen artxiboak suntsituta zeuden… Baina ez genuen amore eman eta azkenean,  obra hori abestu zuen kantari batekin harremanetan jartzea lortu genuen, eta hark etxean zituen zaharkitutako eta oharrez betetako partiturak gordeta. Haren kopia bat eskuratu eta  handik transkripzioa eta egokitzapena egin genuen. Nahiko lana eman zigun, baina azkenean Eresbilen laguntzarekin lortu genuen aurrera egitea”.

2017ko martxoaren 25ean kantatu zuen lehenengoz obra hori Garrintzik Maria Magdalenaren ermitan.

Dorronsorok hartu du hitza azkenik. eskerrak eman dizkio Garrintzi abesbatzari ospakizun kontzertuan parte hartzeko aukera eskaintzeagatik Kontari Haur Abesbatzari. Kontari-Landarbasorentzat “plazera” dela halako kontzertuetan parte hartzea erantsi du zuzendariak, “egia da gure ohiko egitarautik nahiko urrunduta dagoen egitarau mota dela, baina benetan, Landarbason eskaintzen dugun formakuntzan sinisten dugu, formakuntza zentzu guztietan, ez bakarrik musikala, hau da gure ohiko errepertoriotik urruti dagoen emanaldi bat prestatu ahal izatea eta ikastea, baita herriko beste eragile batzuekin elkarlanean aritzea ere. Garrantzitsua iruditzen zaigu hori, baita besteen ospakizun ekitaldietan parte hartzea ere”. Herriko beste eragileekin elkarlanean aritzea garrantzitsua dela oso beraientzat berretsi du Dorronsorok, “besteengandik asko ikastea dugulako, zer esanik ez, emanaldi hori solidarioa bada. Halako emanaldi batean parte hartzeak merezi du, eta bertan  izatea guretzat luxua da”.

Kontariko haurrak emanaldia ilusioz prestatzen ari direla baietsi du Dorronsorok, “disfrutatzeko gogoz, eta gainontzekoak disfrutarazteko gogoz ere bai”.

Ahotsak musikaren laguntza izango dute emanaldi horretan. Hala, Miren Etxebestek teklatuan, andrea Nicolas gitarran, Maitane Crespo akordeoian, eta Iñaki Letamendia perkusioan arituko dira bi abesbatzen lana aberasten; kontzerturako berariaz sortutako laukotea da talde instrumentala.

Sarrera solidarioa izango da, hiru euroko ekarpena egingo dute bertaratzen direnek, eta dagoeneko salgai daude online. Egunean bertan Fatimako Andra Mariaren elizan bertan erosteko aukera izango da. 500 ikuslerentzat lekua du aretoak.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.