Ander Iñarra lezoarra eta Larraitz Etxebeste oiartzuarra azkarrenak Landarbaso Trailen
Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan, izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.
Larraitz Etxebeste Lizaso, emakume lasterketaren emakume irabazlea. Argazkia: Urdaburu Mendizale elkartea Ander Iñarra Olaziregi lezoarra gizonetan eta Larraitz Etxebeste Lizaso oiartzuarra emakumetan izan dira Landarbaso Trail lasterketaren irabazleak. Atzo egin zuten Listorreta abiapuntu eta helmuga dituen lasterketaren hirugarren ekitaldia. Lezoarrak 1:22:14ko denboran egin zuen 18 kilometroko ibilbidea, oiartzuarrak, berriz, 1:44:01eko denboran osatu zuen bidea.
Unai Esnal Urdaburuko gazte taldeko kide eta lasterketaren antolaketa taldeko kidea “pozik” azaldu da atzoko lasterketak eman zuenarekin. Hirugarren ekitaldia zuen, eta dagoeneko, neurria hartua diote antolakuntzakoek probari. Dena aurreikusi bezala joan zela nabarmendu du: “Euria aurreikusia zegoen, baina azkenean ez zuen egin, eta horrek lasterketa eta jaia uztartzen dituen hitzordua biribiltzeko aukera eman zigun”. Izan ere. Listorretan bertan lasterketa amaiera festa egiten dute lasterkariek, laguntzaileek, baita bertaratzen diren ikusleei irekia ere.
Balorazio ofiziala datorren astean egingo duten bileran helduko da, baina lehen inpresioen berri eman dio Esnalek HITZAri. “Lehen balorazioa oso ona izan da, lasterketa eta festa egiteko aukera izan dugu”. Hori gutxi balitz ere, lasterkarien “feedbacka” jaso dutela esan du Urdaburukoak, “oso ona izan da haien balorazioa. Hiru urteko eskarmentua eta gero, badirudi gero eta hobeto ari garela, moldaketa txikiak txertatuta. antolakuntza taldean oso pozik gaude”.
Laugarren ekitaldiari begira, “pilak kargatuta” direla aitortu du, gainera, “lan handia suposatzen du antolaketak, baina gero, batez ere jendeak zoriontzen zaituenean, merezi duela berresten duzu. Lan gogorra da, eta eutsi beharko diogu, baino atzokoaren ostean, indartsu gaude hurrengo ekitaldiari begira”.
Esker ona adierazi die Esnalek antolakuntza taldeko kideen izenean kirolariei, baita laguntzaileei ere: “Korrikalariek aipatzen dute beti jende mordoa izaten dela ibilbidean zehar laguntzen. Jende asko inplikatzen da mendi lasterketetan, baina guk daukagu sentsazioa jende asko mugitzen dugula. Hemendik bada eskerrak horiei guztiei, beraiek gabe ezinezkoa litzatekeelako Landarbaso Trail. Babesle guztiei ere eskerrak, ilusio handia biltzen dugulako, baina lasterketa txikia garelako, eta hala ere, haien laguntza jasotzen dugu. Esker mila denei bihotz bihotzez antolatzaileen izenean”.
Honakoak izan dira lehenengo bost sailkatuak gizonetan eta emakumeetan:
Gizonak
- 1.Ander Iñarra Olaziregi, Lezo 1 :22:14
- 2.Amets Aranberri Otegi, Zestoa 1 :29:00
- 3.Oier Arraztio Mansilla, Errenteria-Orereta 1 :31:06
- 4.Andoni Uzkiano Solana, Altza 1 :31:51
- 5.Unai Santamaria, Hernani 1 :33:06
Emakumeak
- 1.Larraitz Etxebeste Lizaso, Oiartzun 1 :44:01
- 2.Ainhoa Arruti Loiarte, Urnieta 1 :50:41
- 3.Ane Fernandez Barrado, Donostian 1 :57:18
- 4.Leire Murillo Olaizola, Donostia 1 :59:52
- 5.Cecilia Moran Santano, Errenteria-Orereta 2 :00:33
Sailkapen osoa Kronoak webgunean irakur daiteke. Sakatu hemen kontsulta egiteko.
