Lizeoko Iraide Mitxelena ikaslea saritu dute Azkue lehiaketan
Azkue Literatur Lehiaketako poesiaren atalean saritu dute Iraide Mitxelena Rivero, 'Denboraren txotxongilo omen gara' lanagatik.
Iraide Mitxelena Rivero Pasaia-Lezo Lizeoko ikaslea garaile izan da Azkue Literatur Lehiaketan, poesiaren atalean. Euskaltzaindiak Euskal Herriko ikastetxe guztietako ikasleei zuzendutako lehiaketa da aipaturikoa; eta beraz, maila handikoa.
Denboraren txotxongilo omen gara poesia lanarekin irabazi du Mitxelenak Ipuin eta Olerki generoko lehen saria. 14 eta 17 urte bitarteko sortzaileek aurkez ditzakete lanak kategoria horretan.
Hilaren 5ean jaso zuen saria ikasle pasaitarrak, Euskaltzaindiaren Bilboko egoitzan. Garaikurra jaso ondorengo unea ikus daiteke goiko argazkian.