'Karpeta urdinak' filmak ikusleen saria jaso du Madrilgo Documentan
Torturaren gaia ardatz duen Ander Iriarteren dokumentalak aitortza jaso du. Eskerrak eman dizkie ikusleei, torturatuei sinesteagatik.
Ander Iriarte zinemagile oiartzuarraren Karpeta urdinak filmak aitortza jaso du Documenta Madrid jaialdian. Zehazki, publikoaren saria jaso du.
Karpeta urdinak filmaren ardatza tortura da. Paco Etxeberria auzi-medikuak Eusko Jaurlaritzarentzako prestatutako txostenean dago oinarrituta.
Saria jasotzerakoan, Documenta Madrideko sari-banaketa ekitaldian zeudenei eskerrak eman zizkien Iriartek. “Bake prozesuan gauden honetan, bestearen mina aitortzeko lekua utzi behar da. Ez dakit lehen aldia den, baina Madrilgo ikusleek —eta hori, sinbolikoki, asko da— milaka eta milaka torturaturi esan diezue mina aitortzen diezuela, sinisten diezuela. Eta hori oso garrantzitsua da, eskerrik asko”.
Publikoaren saria @DocumentaMadriden.
— karpetaurdinak (@karpetaurdinak) May 8, 2023
Ez baitago ezer mingarriagorik, jipoitu, umiliatu eta iraindu ondoren, kontatzeara ausartu eta gezurretan aritzea leporatzea baino.
Eskerrik asko @MADRID, torturatuei esateagatik -sinesten zaituztegu! pic.twitter.com/lIJ7FvZEfr