Pasaka txapelketa antolatu du Txostek, hamabigarrenez
Hamabigarren aldiz antolatu dute txapelketa. Mutiletan gazte eta helduen kategoria jokatuko dute, eta nesketan, bakarra. Izena emateko, hilaren 25era arte.

Kontzejupean arituko dira pilotariak, ekaina eta uztailean.
Txost pilota elkarteak pasaka txapelketa herrikoia antolatu du. Aurtengoa hamabigarren ekitaldia izango da, eta izena eman daiteke, hilaren 25era arte.
Mutiletan bi kategoria izango direla jakinarazi du Txostek. Alde batetik, gazteena; 2008an edo hortik aurera jaiotakoek osatuko dutena. Bestetik, helduen kategoria. Hor gazteenak 2007. urtean jaiotakoak izango dira.
Partidak ekainean eta uztailean jokatuko dituzte, eta finalak xanistebanetan izango dira, ohi bezala. Kontzejupean arituko dira pasakan, asteazken eta ostegun arratsaldetan.
Izena eman nahi dutenek 670 407 601 telefono zenbakira deitu beharko dute, edo Whatsapp mezu bat idatzi.
Facebook bidez ere eman daiteke izena, Txosten orrialdera mezu bat bidali beharko da.
