Yogurinha Borova eta Albina Stardust Antxora ekarriko dituzte
Antxoko Topaguneak eta Basari elkarteak 'Drag festa' antolatu dute hilaren 20rako. Poteo herrikoiarekin hasiko dute plana.
Pasai Antxoko Basari elkarteak eta Topaguneak, elkarlanean, Drag festa antolatu dute hilaren 20rako (larunbata da). Poteorako 13:00etan elkartuko dira, Ibaiondon, eta hitzordu horrekin hartuko du abiada arratsalde osoko planak.
14:30ean bazkaria antolatu dute Basarin, eta ondoren festa promestu dute: “Sekulako planarekin gatoz! Bingoa, ikuskizuna, musika…”. Oraingoz gonbidatu bereziak iragarri dituzte: Yogurinha Borova eta Albina Stardust Antxora etorriko dira bertakoekin gozatua hartzera.
Bazkarirako tiketak 15 euroren truke eros daitezke, jada, Kamio, Mimos eta Ibaiondo tabernetan. Antolatzaileek ohartarazi dute aukera beganoa nahi duenari emango zaiola, eta intolerantziarik duenak ere eska dezakeela egokitutako menua. Horretarako, Topagunearekin jarri beharko dira harremanetan interesdunak, sare sozialen bidez.