Martzelina Bertsozale Elkarteak izen aldaketa ezagutarazi eta ospatzeko festa eguna egin du, belaunaldiak elkartuz.
1936ko Gerraren ondoren, oiartzuarrek arto-irina lortu ahal izateko Nafarroara jo behar zuten. Ipuin ilustratua egin dute horrekin.
Oier Zabaletak Josetxo Ezkurraren omenezkoa poltsikoratu du. Oihan Etxeberriak Garcia idiazabaldarrarekin irabazi du GRABNI.
Herritar guzti-guztien botoek garrantzi bizia izango dutela esan du koalizio subiranistaren alkategai Aizpea Otaegik: "Asko da egin duguna, herri hobea gara, baina gehiago da emateko duguna. Horregatik, inoiz baino gehiago izan behar dugu maite dugun herria eraikitzen jarraitzeko".
Pintxopotea eta Gazteria zinegotzia aurkezteko ekitaldia egingo dute kanpaina hasi berritan, Arizmendienean.
Larunbatean hasiko dira jaiak eta astelehena arte hamaika ekitaldiz josi dute, haur, gazte eta helduentzat egitaraua.
Hilaren 27an Artxabal mendira ibilaldia antolatu du Urdaburuk. Ondoren bodega batera bisita egingo dute, eta bazkaria.
Udari begira sustapen kanpaina berria jarri dute abian Fanderiako eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetan, herritarrak aktibatzeko.
Final laurdenetako joaneko partidak 19:30ean hasiko dira eta EPLEko Yorel, Eskisabel, Abel, Ruben eta Arregi —azken hori ordezko gisa— emaitza ona lortzen saiatuko dira astebete barru, hilaren19an Agustina Otaola Raketista Profesionala pilotalekuan jokatuko dituzten itzulerako partidei begira.
Hiru egunez zer gozatu ugari izango da auzoan. Egitarau zabala antolatu dute haur eta helduentzat.
Habian! Egoiliarren erakusketaren sortzaileak Jantziaren Zentroan izango dira beren lanak bertatik bertara aurkezten eta sormen ibilbidea partekatzen larunbatean, 11:00etan.