Musikaren unibertsoan murgiltzeko, Musika Eskolako ateak zabalik
Egun ikasle direnek eta berriek hilaren 15era arteko epea dute Lezoko musika eskolan izena emateko. Eskaintza zabala da aukeran.
Tomas Garbizu Lezoko Udaleko Musika Eskolak zabalik du 2023-2024 ikasturterako ikasleentzako izena emateko aukera, egun ikasle direnena, eta berriena: hilaren 15era arte da zabalik apuntatzeko aroa. Eskolan bertan eman daiteke izena, baina aurten aukera telematikoa ere abian jarri dute. Irailaren 4an hasiko dituzte datorren ikasturteko eskolak.
Ikasketa orokorrei dagokienez, bost lan arlo dituzte: musika eta mugimendua, musika mintzaira, hezkuntza musikala, talde instrumentala eta talde korala.
Instrumentuei dagokienez, askotan treba daitezke ikasleak: trikitixa, pianoa, klarinetea, saxofoia, txistua, flauta, perkusioa, biolina, biola, akordeoia, tronpeta, gitarra, bateria, ganbera taldea.
Informazio gehiago nahi dutenek eskolara joateko aukera dute, astelehenetik ostiralera, 16:15etik 20:00etara. Bestela, 943 52 99 99 telefono zenbakira deituta edo posta elektronikoz ere egin daitezke kontsultak.
